Radio San Sebastián irratiak Bikaitasun Sariak banatu zituen atzo, aurreneko aldiz, Kursaalean “sektore bakoitzean aintzindari diren pertsonak edo entitateen lana aitortze aldera”.
Kirolaren arloan, SUPER AMARA Bera Bera izan zen saritua, Guerreras Iberdrola Ligako azken txapelketak emakumezkoen eskubaloian egindako ibibidea borobildu duena “azken hamarkadan lurraldeko titulu gehien lortu duen taldea izateaz gain”.
Bera Bera RTko presidente Fernando Diez Mintegi eta eskubaloi arloko arduradun Tati Garmendiak jaso zuten garaikurra IMQko Gipuzkoako delegaritzako arduradun Urko Odriozolaren eskutik.
Gainontzeko saridunak izan ziren Vive Biotech, Ikerketaren Saria; Gautena, Giza inpaktuari dagokiona; Handia filka Musika, Arte eta Kulturan; Eusko Ikaskuntza, Euskeran; Martín Berasategi, Gastronomian; Orona, Enpresa arloan; Lagun liburudendak Iñaki Gabilondo Saria jaso zuen Gizatasuna eta Komunikazioan eta Laboral Kutxa Bikatasun Saria Emaús Giza fundazioari egokizu zitzaion.