Penaltiz hamaika gol jaso arren, hamaika minuturen faltan Porriño bi golera jarri bada ere (49’: 23-25), super amara Bera Berak lau goleko aldea lortu du (28-32) Conservas Orbe Zendal Porriñoren aurka, Pontevedrako herri honetako udal kiroldegian jokatu den Guerreras Iberdrola Ligako finalerdiko joaneko partidan.
“Ospatu dugu, atseden ere hartu dugu eta Ligan pentsatzea tokatzen da, hor dago, gertu, baina lan egin behar da” hasi bere agerraldia super smara Bera Berako entrenatzaile Imanol Alvarezek, gaur eguerdian Bidebietan saioa hasi aurretik. Igandean, maiatzak 17, 13etan (TDP), bere taldeak Guerreras Iberdrola Ligako finalerdietako joaneko partida jokatuko du Conservas Orbe Zendal Porriñoren aurka.
Kopak eraginako etenaldiaren ostean, Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeak lehiaketara itzuliko dira. Infantil mutilak Bidebietan; infantil neskak, Astigarragan; kadete neskak, Zarautzen; jubenil neskak, Errenterian eta Egian; senior neskak, Andoainen eta senior mutilak, Soraluzen.
Elba Alvarez Vigoko zentralak 2026-27 denboraldian ere zuzenduko du super amara Bera Bera, Donostiako klubarekin zuen kontratua “zalantzarik gabe” berritu ondoren.
super amara Bera Berako jokalariak gaur arratsaldean itzuliko dira entrenamenduetara, asteburuan Illunben lortutako hamargarren Erreginaren Kopa, laugarrena jarraian, intimitatean ospatu ondoren. Taldeak hurrengo erronka du buruan, maiatzaren 17an, igandean (13etan, TDP), O Porriñon, Guerreras Iberdrola Ligako finalerdietako joaneko partidan.































