Bera Bera

Select your language

Maitane Etxeberria kapitainak eta Elba Alvarez zentralak komunikabideak artatu dituzte gaur goizean Ammman, Guerreras Iberdrola ligara itzulera baloratzeko. super amara Bera Berak Elda Prestigio hartuko du larunbatean Gascan (18etan), sei punturekin berdinduta dauden bi taldeak, jardunaldi aurreratuan asteartean Lanzaroten irabazi zuen Guardesen arrastoari jarraitze aldera.

Elba Alvarezek aitortu du selekzioarekin izandaka lagunartekoak edo partida ofizialak jokatu dituzten jokalariek, hala nola Ishikawak Japoniarekin, “ez dugu lehiaketa erritmorik galdu”, baina onartu du “klubarentzat horrelako geldialdiak ez dira onak, hiru jardunaldi jokatu ondoren, gelditu erritmo lehiakorra hartzea kostatzen zaigu”.

Vigoko zentralaren iritziz, hiru partidatan hiru garaipen lortuta, “taldearen dinamika ona izan arren, jokatu, lehiatu eta sentsazio onak hartu nahi ditugu”, Pozuelo de Calatravan lortutako garaipen landua gogoan. Baina, ohartarazten du, super amara Bera Berari eragiten dizkioten lesioak alde batera utzita, Elda Prestigoren visitaren aurrean “partida oso exijentea” dela pentsatzen du. Izan ere, iaz Gascan, Alacanteko taldeak berdinketa lortzeko baloia izan zuen, eta Kopako finalerdian, Illunben, markagailua estu-estu egon zen amaierara arte. Alvarezek aitortu duenez, “Eldak gure aurka beti jokatzen du ondo, badaki mina nola egin, oso partida zaila izango da, defentsa gogorrarekin, eta guk atzean sendoak izan behar dugu eta beraien erasoa eten”.

Nazioarteko zentralak “exijentzia handia” eskatu dio bere taldeari, “guretzat zer eta nola ezinbestekoak direlako”, hau da, “ezin dugu esentzia galdu, ligan puntuak pilatu behar ditugu, baina irabazteko modua ere garrantzitsua da”. izan ere, hilabete eskasean iritsiko baita European Leagueko kanporaketa. “Europari begira, sentsazio onak hartu behar ditugu larunbat honetatik, asteazkenean Kanarietan... gure lanean konfiantza handiagoa izateko”.

Alvarezek aitortu duenez, lesioek “ez digute gure potentziala ikusten uzten”, baina “puntuak ateratzeko kalitate nahikoa dago taldean” gaineratu du.

Maitane Etxeberria bat dator bere taldekidearekin “beti kosta izan zaigula haien aurka jokatzea” ohartaraztean eta “oso partida gogorra” sumatzen du, “bai erasoan, bai defentsan”. “Azken urteetan gero eta hobeto datoz, Malagari irabazi dio”, gogorarazi du kapitainak, baina, aldi berean, uste du “aitzakiarik gabe guztia ematera atera behar dugu”.

Ildo horretan, “defentsan sendotasun handiagoa” eskatu du, eta uste du “gero eta hobeto elkar ulertzen ari garela”. Azkenik, “Gascara itzultzeagatik, gogo handiz gatozelako, publikoaren babesa sentitzen dugulako” nabarmendu du kapitainak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores