Atarrabian galdu ostean, Zilarrezko mailan, Bera Bera Bidebietara itzuliko da gipuzkoarren arteko lehen derbia jokatzera, izan ere, bihar 20,15etan Eibar Eskubaloia hartuko du. Kasu honetan, eibartarrek Berango Urduliz gainditu zuten azken jardunaldian, ondorioz, partida bakarra irabazita beheko postuak.
Partida hori aurretik, Bidebietan 16etan, Lacturale Bera Bera jubenil taldeak bigarren faseari ekingo dio Cortes Usurbil hartuz. Kadete taldeak alderantziz, Usurbilen izango du hitzordua; senior mutilek Oñatin, infantil neskak Bidebietan eta mutilak, Eibarren.
super amara Bera Bera Guerreras Iberdrola Ligara itzuliko da Atletico Guardesi bisita eginez larunbatean, 19etan, zazpigarren jardunaldiari dagokion partidan, lidergoan jarraitzeko helburuarekin, eta, horretarako, bere entrenatzailearen arabera, “pazientzia izan behar dugu eta kontzentrazioari eutsi 60 minutuetan”.
Imanol Álvarez gidari, Bera Bera Eskubaloiak Abian izeneko egitasmoa martxan jarri zuen atzo Zumarragako Ispilla kiroldegian. Proiektuak infantil mailako nesken teknifikazioan sakontzea du helburu, horretarako astean bi egunetan eskualdez eskualde entrenaldiak burutuko dira.
Urriaren 31tik azaroaren 18ra, super amara Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligako lau jardunaldi eta Rocasa Gran Canariaren aurka European Leagueko QR3 kanporaketari ekingo die, etorkizuna erabakiko duten norgehiagokak, batez ere, Europan.
Harrobiko emaitzen artean, aipagarriena izan dira senior mutilen berdikentak Urolarekin larubatean Bidebietan eta Legazpirekin igandean Gascan eta Lacturale Bera Bera jubenil taldearen garaipena, ondorioz, lehen fase honetan jokaturiko partida guztiak irabazi dituena. Aste honetan bigarren fasea zozketatuko da.


































