super amara Bera Berak Lanzarotera hegan egin du gaur arratsaldean, eguraldiak eragozten ez badu, Guerreras Iberdrola Ligako 23. jardunaldia jokatze aldera, Cicar Lanzarote Ciudad Arrecife azken sailkatuaren aurka, matematikoki jaitsiera ziurta baitezakeena, baita partida hasi aurretik ere. Cristina Martinek –valentziarra- eta Libertad Martinezek –kataluniarra- epaileek zuzenduko dute partida Titerroy pabiloian jokatuko dena (19:30etan, bertako orduan; Donostian, 20,30etan, alegia).
Bost partida baino ez asteburuan, horietatik lau, Bizkaian. Euskal Ligan, Lacturale Bera Bera kadete nesken taldeak Muskizen jokatuko du larunbatean 11,30etan. Etxebarrin, 17,30etan, jubenilen txanda izango da. Lau goleko tartearekin irabazi behar dute donostiarrek lauko finalean egon ahal izateko.
Zumaiako Pulpoko egungo entrenatzailea, Xabat Beloki, Lehen maiako nazional delako C multzoan dagoena, Jon Begiristainen konfiantzakoa, 2026-27 denboraldiko super amara Bera Bera zuzenduko duen talde teknikoko kide izango da.
super amara Bera Berak eta Valladolideko Caja Rural Aulak itxiko dute, 20,30etan, Illunben maiatzaren 8tik 10era jokatuko den Erreginaren Kopako XLVII. edizioko final-laurdenetako jardunaldia.
Markagailuak erakusten duena baino gutxiago sufritu zuen Bera Berak hirugarren postuaren jabe den Sustatuz Los Chelines taldeari irabazteko, atzo Bidebietan (26-25). Partida estua izan zen lehen zatian (14-13) eta bigarrenean, Haizea Urretabizkaiak tartea ireki zuen, Merinok sei penalti gauzatu zituen (bakarra huts egin zuen). Halere, Castroko gerturatu zen (56’: 25-24) eta, azken minutuetan Ainara Lopezek asmatu zuen puntuak bereganatzeko.

































