Bera Bera Eskubaloiko bigarren taldeari ere iritsi zaio ordua 2026-27 denboraldiari ofizialki ekiteko. Alex Nogues entrenatzailearen gidaritzapean, donostiarrak Balonmano Gijon taldea hartuko dute Bidebietan, igandean 12,15etan. Aurten Espainiako Federazioak asturiarrak B multzoan kokatu dituzte. Iaz zazpigarren postuan amaitu zuen Gijonek bere ibilbidea, gazteak eta eskarmentuko jokalariak uztartzen dituena.
Epaileak: Egoitz Burgo eta Unai García (euskaldunak).
Bestetik, Gipuzkoako txapelketetan, Bidebietan bi partida jokatuko dituzte senior mutilek Eibar hartuz; Lacturale Bera Bera kadete taldeak Aiala Zarautz eta infantil mutilek, lagunartekoa Bidasoarekin. Aldiz, Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Errenteriko Galtzarabordan izango du hitzordua.
Foto: Josu Pérez



































