Kelly Nzonzie Fonkeng pibote eta Melinda Louis, egun Replasa Beti Onak eta Zonzamas Lanzarote taldean, super amara Bera Berako jokalariak izango dira. Fonkeng nafarrak hurrengo hiru denboraldietarako sinatu du, eta, beraz, Shula Gavilani lagunduko dio zeregin horretan eta hegaleko frantsesak 2028ra arte.
Lucía Prades, Anne Erauskin, Maitane Etxeberria eta Nicole Wigginsek Josean Gasca kiroldegian aurkeztu dute gaur goizean Donostian Kopako XLVII. edizioan jantziko duten kamiseta.
Lisanne Kruijswijk zentralak gutxienez beste denboraldi batez jarraituko du super amara Bera Berarekin, selekzioek geldialdia baino lehen berretsitako akordioa. Holandarrak taldeko hedabideei adierazi dienez “etxean bezala sentitzen naiz, eta plazer handia da klub honetan parte hartzea”.
La Salle ikastetxeko kiroldegian ospatu zen Aldundia Garaikurra E multzoko finala irabazi zuen Bera Berak Ecenarro Bergara taldearen aurka (26-20). Aitzitik, igoera fasean finalerdia galdu zuen Bera Berako senior taldeak Hernanin Elgoibarrekin (32-26).































