“Badakit erronka oso handia dela, talde honek eta klub honek asko eskatuko didatela, baina dena emateko prest nago, ziur nago lanaren bidez emaitzak iritsiko direla” adierazi du Jon Begiristainek komunikabideen aurrean gaur goizean Bidebietan, super amara Bera Berako entrenatzaile gisa datozen bi denboraldietarako egin den aurkezpenean.
Jon Begiristain Agirre (Usurbil, 1985) izango da super amara Bera Beraren entrenatzailea hurrengo bi denboraldietarako, eta, beraz, Imanol Alvarez ordezkatuko du, denboraldi honen amaieran taldearen zuzendaritza uztea erabaki zuena.
Argentinako jokalari internazionala Elke Karstenek super amarekin berritzea erabaki du, klubeko hedabideei esan dienez, “Bera Beran oso zoriontsua naizelako, etxean bezala sentitzen naizen leku batean geratzea pentsatu dudalako”.
Asteburuko erronka nagusiena Zarauzko Aritzbatalden izan zuen Bera Berak. Eibarrek irabazita, gutxienez punturen bat behar zuten donostiarrek laugarren postuari eusteko. Eta partida bikaina jokatu zuen Jon Begiristainek zuzendutako taldeak, batez ere, defentsako lana eta Zabala Goñi atepean. Atsedenaldian gol bakarra alde (9-10), bigarrenean luzatu zen Bera Bera Ainara Lópezen golei esker. Amaieran, 17-22. Datorren igande eguardian, Castroko Sustatuz Los Chelines, gaur egun sailkapenean hirugarren den taldea, hartuko du Bera Berak Bidebietan.
Hamabi hitzordu izango ditu Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek asteburu honetan. Zilarrezkoan, Bera Berak Aritzbatalden izango du erronka (larunbatean 19,30etan), izan ere, Aiala Zarautz Bidebietan nagusi izan zen eta azken jardunaldian Castron ere irabazteko gai izan zen. Beraz, lehia bizia espero da.
Euskal Ligan, Lacturale Bera Bera kadete taldeak Orio hartuko du Bidebietan 15etan eta Bera Bera Donibanek Zarautzen 15,30etan, Aritzbatalden ere bai.


































