Zazpi urte igaro dira super amara Bera Bera eta Rocasa Gran Canaria berriz ere final batean elkar ikusten dutenetik. Final atipikoa izango da, gainera, 2022-23 denboralditik aurrera Guerreras Iberdrola Liga erabakitzeko erabiliko den play-offaren egungo formatuarekin egingo den lehena. Izan ere, txapeldunak bi partida irabazi behar ditu garaikurra altxatzeko.
super amara Bera Berak maiatzaren 27tik, asteazkena, hirugarren finala jokatuko du titulurako play-offa ezarri zenetik, Porriñok zekarren lau goleko abantaila baliatu baitu, bigarren zatian nagusi izan arren, ezin izan baitu finalerdiko itzuliko partida irabazi (33-33). Malaga gaindituta, Rocasa izango da aurkaria.
Conservas Orbe Zendal Porriño Guerreras Iberdrola Ligako finalerdiko itzulerako partidaren bezperan (larunbata 19etan, Gascan -Alvarez eta Bustamante-), joanekoan lau goleko aldea lortu arren, super amara Bera Bera taldeko entrenatzaileak ohartarazi du “ez dagoela eginda eta ez dela erraza izango”. Hori bai, azpimarratu du “etxean jokatzen dugu” eta taldea “ondo iritsi da”.
Harrobiarentzat ere denboraldia amaiera ere iristen ari da. Asteburu honetan zortzi partida jokatuko dituzte Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek. Agurrak ere izango dira Gascan, senior nesken partidan (16,15etan), Guerreras Iberdrola ligako finalerdietako itzulera aurretik. Bestetik, Lacturale Bera Bera jubenil taldeak bi partida jokatuko ditu, larunbatean Artalekun eta igandean, Bidebietan, Leizaranekin.
Bestetik, Errenteria, Usurbil eta Orion arituko dira gainontzeko taldeak.































