Bera Bera

Select your language

Asteleheneko entrenaldian, Elene Frescok orkatila bihurritu zuen eta ezin izan zuen saioa amaitu. Atzo, eskuin orkatilako lotailuaren haustura partziala agerian uzten duten probak egin zituen, eta, ondorioz, alboko jokalari gipuzkoarrak hiru partida galduko ditu.

Hau da, antza, Frescok ezin izango du parte hartu super amara Bera Berak Elda Prestigio (urriak 3, larunbata, Gasca 18etan), Rocasa Gran Canaria (urriak 7, 20,30etan) eta Conservas Orbe Zendal Porriño (urriak 14, Gasca, asteazkena 19,30etan) taldeen aurka jokatuko dituen ligako partidetan.

Ondorioz, Begiristain-Beloki entrenatzaileentzat beste arazo bat urrian talde indartsuen aurrean jokatu behar den unean. Izan ere, gogorarazi behar dugu Somaza, Karsten, Arroyo, Tapia eta Kruijswijk baja direla, azken honek orkatilan mina izaten jarraitzen duelako.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores