Bera Bera

Select your language

Alex Nogues entrenatzailearen gidaritzapean, Bera Berako bigarren taldeak Zilarrezko mailan hirugarren denboraldiari ekingo dio igandetik aurrera, Balonmano Gijon taldea hartuz, Bidebietan 12,15etan.

Jon Begiristain super amara Bera Bera taldea zuzentzen, Alex Noguesek hartu du ardura Tolosan hiru urte egin ostean. Errenteriarrak Imanol Alvarezekin lau urtez egin zuen lan eta kluba ezagutzen du.

Zilarrezko mailako Bera Berak ere aldaketak izan ditu. Elene Fresco Guerreras Iberdrola Ligan arituko da, eta Elene Vázquez, June Ruiz de Gauna, Libe Sarriegi, Oihana Bautista jokalariek eskubaloia utzi dute eta Maren del Campo Erasmusen dago.

Naroa Zabala eta June Escanlar, atezain; honako jokalari hauek osatuko dute Zilarrezko mailako taldea: Haizea Urretabizkaia, Itsaso Alzua, Ainara López, Alba Pérez-Muga, Kattalin Sagastume, June del Campo, Irati Azkue, Ane Salaverria, Olaia Lizeaga, Naroa Iriarte, Naia Merino, Zuriñe Askasibar, Amaiur Amiano, Eider Tapia eta Oihana Murgiondo.

Egutegia

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores