Partida borobila jokatu du super amara Bera Berak Grafometal La Riojaren aurka (34-18, 16-8 atsedenaldian) Egiako txapelketan eta JDA Dijonen aurka neurtuko ditu indarrak bihar, larunbata, 19:30etan, talde frantziarrak Replasa Beti Onak (26-42) mendean hartu baitu. Bi taldeek elkar ikusiko dute berriro, Dijonen zazpi metroko marratik erabaki zen European Leagueko kanporaketaren ondoren.
Jon Begiristain buru duen 26-27 denboraldirako plantilla Donostian aurkeztuko da bihar, ostirala 20eta, Grafometal La Rioja taldearekin, Egiako Nazioarteko Torneoaren testuinguruan.
super amara Bera Berak Summer BAG txapelketaren zortzigarren edizioa irabazi du, Leongo Villacelama herrian burutu dena, Caja Rural Aula Valladolidi gaindituta (28-31, 14-15 atsedenaldian), bigarren zatian lortutako abantaila ondo kudeatu duelako.


































