Publikoak erantzun ona eman zien dabor hotsei eta taldeko jokaldi ederrari amaiera bikaina jarri zion Pinedok hegaletik, 25 gola markagailua igoz. Zer ospatu bazegoen, aurkari zuzena gainditu, Bera Bera kanariarren puntu berekin egon arren lidergoan kokatu, gol averagerako bost goleko tarte polita eta, gainera, Bidebietan bildu zen zalegoa gozatzen ari zen. Bideoa: Eskertza zalegoari
Partida ostean sare sozialetan, jokalari eta teknikoek onartu zuten emozioa eta oiloipurdia soinu horiek entzundakoan.
Izan ere, arratsaldean aproposa izan zen hasieratik amaiera arte. Bidebietara garaiz iritsi zen zaletu asko aparkatzeko arazoak jakinda partidak arreta piztu zuelakoan. Silvia Navarrori argazkiak eskatu zizkioten kiroldegiko pasiloetan eta sarrera erosteko aurreneko ilarak sortu ziren. Harmailetara iritsi aurretik Naranjas Gipuzkoari esker opari osasuntsua eta goxoa.
Palkoan ere mugimendua zegoen. Kiroletako zuzendari nagusi Jon Redondo eta Euskal nahiz Gipuzkoako Federazioko presidente José Manuel Ruiz de Cenzano eta José Ángel Varak Bera Berak jokalariei egindako omenaldi xumea bertatik ikusi zuten. Internazionalak Hungarian eta Kroazian lorturiko zilarrezko domina ekarri zuten Patri Elorza, María Núñez, Eli Pinedo eta Ana Tempranok lore sorta bana jaso zuten Fernando Diez Mintegi presidente eta Tati Garmendia arduradunegatik, era berean, Aisia Hoteleseko Iker Salgado gerenteak gastronomi eta termak uztartzen dituen bonoa eskaini zien eta Ramón Esartik bazkaria eta bisitaldia Mitarte upategian. Tati Garmendiak ere Silvia Navarrori lore sorta bat eman zion, valentziarrak aldiz ez zen lasaitu eta oso partida ona egin zuen.
Intentsitate handiko ordu t’erdiko norgehiagoka ostean, gazte ugari pistara salto egin zuten Bera Berako jokalariekin argazkiak ateratzeko, oso alai onartu zutelarik.
Igandean, berriz, sortu berri den alebin taldeak debuta egingo du. Hernanin izango da, 9,30etan Hernani ETren aurka.
Eta euskal ligan, Bidebietan bata bestearen atzetik. Bera Bera kadete taldeak 9,20ean Aiala ZKE hartuko du, jubenilen txanda 11etan izango da klub bereko taldearen aurka eta senior taldeak lidergoa eskura izango du 12,30etan Usurbil gaindituta.