Defentsan egindako lana, Aularen joku azkarra saihestu, Tempranoren geldiketak, erasoan pibotearekin lotura edo Bea Fernándezen jaurtiketak medio, Bera Berak Loterías Ligako pista zail batean irabazteko gai izan da.
Gipuzkoarrak zazpigarren minutuaz geroztik jaun eta jabe izan dira eta Aula Valladolid gainditu dute (23-32).
Halere, aurreneko minutuetako baloi galduak Aulari korrika egiteko aukera eman diete, Patricia Fernández eta Amaia González de Garibay jokalariek aprobetxatu dute eta 4. minutuan 3-1 aurretik jarri dira.
Hortik aurrera Bera Berak 1-7 partziala lortu du, Arrojeriak defentsan hutsuneak aurkitu ditu –bost gol lehenengo zatian- eta Bea Fernández eta Etxeberria lagun. Eta atepean, Temprano sei metroetan baloi ugari geldituz.
Ostean, Ana Martínezek Ederra aurkitu du pivotean eta Bera Bera 10-14 aurretik joan da atsedenaldira.
Bigarren zatian, Aula bi goletara jarri da. Bea Fernández eta Sans piboteak gauzak onera ekarri dute eta horren ostean Bea Fernández, Arrojeria, Ezkurdiari esker ihes egin du 13-20 (41. min).
Miguel Ángel Peñasek partida gelditu du, Arderius jokalariak ardura hartu du bere taldean, Bera Berak Ederra aurkitu du, bestela Bea Fernández zegoen eta partida amaieran Pinedok kalitate handiko bi gol sartu ditu.
Hortaz, BM Porriño bakarrik nagusi izan den pistan garaipena poltsikoratu du Bera Berak. Orain Liga astebete alde batera utziko dute gipuzkoarrek datorren larunbatean Zarautzen Kopa txartela lortze aldera.
Fitxa: Aula Valladolid 23, Bera Bera 32
Aula Valladolid 23 (10+13): Guerra, González de Garibay (5), Cifuentes (1), Álvarez, Arderius (5, 1p), Macías eta Patricia Fernández (1) –titular- Calderón (2), O’Mullony (3), Vergara (3), Viloria (1), Casquero eta López (2).
Bera Bera 32 (14+18): Temprano, Etxeberria (3), Martínez (2, 1p), Arrojeria (6), Sans (2), Bea Fernández (7) eta Pinedo (3) –titular- Ederra (6), Menéndez (1), Alicia Fernández eta Ezkurdia (2). Deialdian: Yáñez eta Zugarrondo (o.a.)
Epaileak: Daniel Portela eta Martín Rodríguez, Galiza
Kanporatuak: O’Mullony Aula Valladolidetik eta Bea Fernández (2), Menéndez eta Arrojeria Bera Beratik.
Partzialak: 3-1, 3-5, 4-8, 5-10, 8-13, 10-14 (atsedenaldian); 12-16, 13-18, 14-22, 17-25, 19-28 eta 23-32.