Elgoibarrek eta Bera Berak jokatuko duten hirugarren eta azken finala. Senior mailan elgoibartarrak izan ziren nagusi eta juvenil mailan, donostiarrak. Datorren igandean, 11,15etan, Elgoibarko Olaizaga kiroldegian, kadete taldeen txanda izango da, Tecnifuelle Elgoibar eta Bera Bera aurrez aurre bertan.
Bera Bera Eskubaloia eta Aitor Etxaburu adostasun batera iritsi dira, entrenatzaile gipuzkoarrak 2014-15 denboraldian taldea zuzenduko duelarik.
Eskubaloiko arduradun Tati Garmendia eta Aitor Etxaburu bera komunikabideen esanetara jarriko dira bihar ostirala, ekainak 6, 12,15etan Bidebieta kiroldegian.
Hilabete honetan 48 urte beteko duen eirbartarra, Hondarribian bizi dena, entrenatzaile gisa Etxaburuk Bidasoa eta azkeneko lau denboraldietan Helvetia Anaitasuna zuzentu ditu, Iruñako taldea Zilarrezko mailatik igo eta aurten Errege Kopako lauko finalean kokatu du.
Elgoibarko Olaizaga kiroldegian jokatu arren, bertako Astigarraga Gys Sport taldeko pistan, hain zuzen, Bera Berako jubenilek hasieratik amaierara Gipuzkoako Kopa bereganatu zuten.
Verónica Valverderen jokalariak atsedenaldira 13-3 iritsi ziren eta bigarren zatian ondo baino hobeto kudeatu zuten abantaila, amaieran 23-15 nagusituz. Zorionak!
Union Artesanak gonbidaturik, Bera Bera Eskubaloiko plantillak, Fernando Diez Mintegi presidenteak eta eskubaloi arloko arduradun Tati Garmendia barne, Donostiako Alde Zaharrean afari oparo batekin itxi du denboraldia.
Elkarte historikoak Danborradan arriadara gonbidatu zuen Bera Bera, Matxalen Ziarsolo kapitainak gogo handiz bete zuena.
Harrera aurretik, plantillak azken entrenaldi saioa burutu zuen Bidebieta kiroldegian. Atzean, hamar hilabeteko lana eta sensatzio ugari, izan ere, intentsitate handiko denboraldia izan da, 2013ko abuztuaren 5ean hasi zena Josean Gaska kiroldegian egin zen topaketan.
Denboraldia zehaztasunez azaldu aurretik, Bera Berak guztira 38 partida ofizialak jokatu ditu (Superkopa, Ligako 26, Champions Leagueko sei, Erreginaren Kopako hiru eta Euskal Kopako bi), horietatik, 29 irabazi ditu, bakarra berdindu du (Ligako azken partida Leonen) eta zazpi galdu ditu (Ligako bi eta Championseko bost). Ondorioz, lau titulu eta Champions Leagueko partaidetza duina eta historikoa.
Hemendik aurrera, lan ugari gauzatzeke dago. Imanol Álvarezek Bera Bera entrenatzeari uko egin zionez, klubak entrenatzaile berria izendatu behar du eta zentzu horretan mugitzen ari da. Bestetik, Tati Garmendiaren asmoa da azken urteotako jokalari multzoarekin jarraitzea, nahiz eta oraindik ere bajaren bat egon eta, azkenik, klubak enpresei bere plataforma eskaintzen jarraitzen die babesleak gauzatzeko arrakastak mantentze aldera.
Bera Bera jubenil taldeak Gipuzkoako kopako finala izango du jokoan bihar Elgoibarko Olaizaga kiroldegian. Aurrean bertako Astigarraga Gys Sport, pista bere alde izango duena.
Donostiarrak eta elgoibartarrak multzo bakoitzako líder gelditu dira. Bi taldeek bost partida irabazi dituzte, Bera Berak Elgoibarko taldeak baino bederatzi gol gehiago sartu du eta 16 gutxiago jaso.
Bestetik, Irati Kamio eta Elene Vázquez bihar Gipuzkoako selekzioarekin Oñatin bertako jubenil mailako Aloña Mendiren aurka arituko dira.