Asteburuko emaitzen artean Euskadiko txapelketan, kadete taldearen garaipena da azpimarragarriena, Ermuan 13-24 gainditu baitzuen Errotabarri. Bestalde, jubenil taldeak galdu egin zuen 33-20 eta senior taldeak 24-23 Errenterian Ereintzaren aurrean.
Eguraldia dela eta, Foru Aldudiak eskola kiroleko ekintzak bertan behera utzi zituen, ondorioz, lurraldeko kadete, infantil taldeak eta alebin taldea lehiatzerik ez zuten izan.
EHF Cupeko final-zortzirenetako joanekoan berdinketa. Ia mila zale elkartu dira Josean Gaska kiroldegian gaur eguardian oso partida estua, gorabehera askorekin eta Bera Berak nahi baino gol gehiago izan dituena.
Izan ere, donostiarrek Turkiako Muratpasa taldearen indarra frogatu dute gaur. Fitxatu berri duten Maja Koznjak kroaziarra, Akgün turkiarra eta Olga Laiuk ukraniarrarekin hasi du lehenengo lerroan. Laiuk hasiera asmatu ez duenez Bera Bera aurreratu da Ziarsolo, Martínez eta Menéndezen bidez (7. min 5-3).
Halere, Muratpasak korrika egiten dakiela erakutsiz partida berdindu du urtarrilean fitxatu duten Kotsina bielorrusiarraren bidez (5-5).
Etxaburuk 6-0 defentsaren aldeko apustua berretsi du gaur Elorza eta Núñez erdian kokatuz, Menéndez eta Martínez ondoan eta Ziarsolo eta Azanza hegaletan. Temprano, atepean, baina gaurkoa ez da izan asturiarraren eguna, lehenengo zati erdialdean bere lekua Maite Zugarrondori utzi diolarik.
Eraso posizionalean Arrojeria eta Martínezen jokuak aukerak eman dizkiote Bera Berari tartea ireki duelarik Elorzarren gol batekin (12. min 7-5). Orduan Hösgor –ezker albokoa- eta Güleçyüz –eskuin hegalekoa – turkiarrak agertu dira. Albokoak bere taldea aurretik jarri du 20. minutuan eta Muratpasak 9-12 jarri da Hösgor jokalarien golei esker.
Halere, Arrojeriak erantzun du eta Zugarrondok bi geldiketa jarraian egin ditu. Hortaz Elorza hamabina ezarri du. Hösgor eta Ana Martínezek lehia mantendu dute, Arrojeriak hutsunea ikusi du Menéndezek aprobetxatu duena Bera Bera aurretik jartzeko baina azken minutuan Ziarsolo ez du kontraerasoan asmatu eta Güleçyüz hegalekoak bai ordea partida berdintzeko (15-15).
Bigarren zatian, Muratpasak tartea ireki du Kotsina eta Koznjak jokalariei esker. Kroaziarrak Hösgorren lekukoa hartu du. Etxaburuk 5-1 defentsa aldatu du Pinedo aurrean jarriz eta posizionalean Arrojeriak Elorzak utzitako hutsuneak ikusi ditu. Partida estu zegoen, nahiz eta ia beti turkiarrak aurretik izan. 40. minutuan Pinedok baloia lapurtu eta Bera Bera aurretik jarri du.
Halere, ez zen Tempranoren eguna, oinean artean sartu baizaio baloia baina Martínezek Ziarsolok ateratako penaltia eta kanporaketa aprobetxatu du. Bera Berak ez ditu egoera horiek ondo jokatu eta Koznjak aurretik jarri du Turkiako txapelduna (22-23).
Martínez eta Elorzak 25-25 ezarri dute baina Hösgor eta Akgun jokalarien golekin Muratpasa 25-27 aurretik. Eta egoera berdina eman da, Martínezek gola, Tempranoren geldiketa bat eta Elorza: 27-27. Laiuk, Koznjak eta Hösgor aurretik jarri dituzte Muratpasa baina hiru aldietan Ziarsolok berdindu ditu 30-30. Azken baloian Martínezi erasoan falta adierazi dute eta epaile lituarrarrek ez dute ontzat eman Muratpasaren azken jaurtiketa.
Hortaz, berdinketa, kanporaketa zaila, Antalyan erabakiko dena otsailaren 14ean, larunbata, Euskadin 13etan. Twitterren jarraitzeko aukera izango duzue @Balonmaberabera
Fitxa: Bera Bera 30, Muratpasa Belediye SK 30
Bera Bera 30 (15+15): Temprano, Azanza (1), Menéndez (3), Núñez, Arrojeria (4), Martínez (8, 3p) eta Ziarsolo (7, 2p) –titular- Elorza (4), Pinedo (3), Ezkurdia, Ederra eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Arizaga.
Muratpasa Belediye SK 30 (15+15): Imamoglu, Güleçyüz (4), Laiuk (6, 3p), Koznjak (7), Vuckovic (1), Akgün (2) eta Kotsina (3) –titular- Hösgor (7), Pavic eta Ay (o.a.)
Epaileak: Laurynas Mykolaitis eta Gytis Sniurevicius (Lituania). EHF delegatua: Manuel Conceicao (Portugal)
Kanporatuak Elorza eta Pinedo Bera Beratik eta Güleçyüz (2) eta Pavic (2) Muratpasatik
Partzialak: 2-2, 5-4, 7-6, 9-10, 12-12, 15-15 –atsedenaldia- 16-18, 21-20, 23-24, 25-26 eta 30-30
Aitor Etxaburuk beste bi baliabide izango ditu bihar EHF CUPeko final-zortzirenetan, non Bera Bera Muratpasa Belediye turkiarra hartuko duen Gaskan, izan ere Eli Pinedo eta Amaia Azanza deialdian sartu dira, aitzitik, Maitane Etxeberriak ezin izango du jokatu zuntz haustura ez zaiolako erabat osatu.
Rocasaren aurka jokatu eta gero, Eli Pinedo EPI izeneko tratamendua hartzeari ekin zion oinean zuen faszitisa sendatze aldera. Uhinak eta atsedena ezinhobeto etorri zaie internazionalari eta bi egunetan baino entrenatu bada ere entrenatzailearen esanetara izango da. Komunikabideen aurrean “errekuperaturik” zegoela baieztatu zuen eta “igandean taldeari laguntzeko asmoz”. Amaia Azanza, bestalde, Akiles tendoian duen mina baretu da eta pistan izango da, Carobles Cleba León eta KH7 BM Granollers taldeen aurka ez bezala.
Hortaz, bihar Josean Gaska kiroldegian 12,15etan (ETB4), Laurynas Mykolaitis eta Gytis Sniurevicius lituaniarrak zuzenduko duten partidan, Bera Berak Turkiako txapelduna izango du aurrean, Turkiako ligak adierazten duena baino talde indartsuagoa. Izan ere, sei atzerritar ditu, besteak beste, urtarrilean fitxatu berri duten Maja Koznijak kroaziarra, Champions Leaguen aritu dena Zagrebeko Locomotiva taldearekin, Vuckovic serbiarra edo Olga Laiuk ukrainuarra, Puerto Sagunton urtebetez jokatu zuena.
Itzulera partida otsailaren 14an larunbatean izango da Antalyan, Euskadin 13etan.
Asteburu honetan ere Diputazioak eskola kirola bertan behara utzi du, ondorioz, alebin eta infantil mailetako taldeek ez dute partidarik izango. Aitzitik, kadete eta jubenilek taldeek, bai.
Bera Berako lurralde mailako kadete taldeak Bidebietan jokatuko du igande goizean, Ereintza Beissier taldearen aurka 9,30etatik aurrera.
Euskadiko txapelketako fase berrian sartuko dira kadete nahiz jubenil taldeak Ermuan. Bihar larunbata izango da, Errotabarri izango dute aurrean 16,45etan kadete taldeak eta 18etan jubenilek. Bestetik, senior mailan, Errenteriako udal kiroldegian jokatuko du Bera Berak Ereintzaren aurka 20 etan.
Gaur goizean Castelloneko Diputazioan burutu den zozketaren arabera, Bera Bera Eskubaloiari taularik zaileena egokitu zaio, otsailaren 20tik 22ra bitartean Castellon burutuko den XXXVI. edizioan.
Hortaz, final-laurdenetan, 18etatik aurrera, Castellon hiria izeneko pabilioiak Bera Bera vs Elche Mustang partida hartuko du. Elxetarrak dira denboraldi honetan donostiarrak gainditu dutenak, gainera Bidebietan izan zen, azaroaren 1ean, eta ondo merezitako garaipena (20-24).
Komunikabideei egindako adierazpenetan, Aitor Etxaburuk eta Eli Pinedok ez dute “errebantxa” hitza aipatu nahi izan. “Kopa ezberdina da, partida bakar batean edozein taldeak beste bat gainditu dezake baina Kopa irabazi nahi duenak aurrean dituen aurkari guztiak gainditu behar ditu”.
Izan ere, taulan egingo duen ibilbidea Bera Berak zaileena da, aurrean Canyamelar Valencia edo Mecalia Atlético Guardés izango baitu (20,15etan), denboraldi honetan Bera Bera estu jarri duten taldeak.
Bestetik, taulako beheko aldean, Rocasak Helvetia Alcobendas (15,45 etan) izango du aurkari eta bi debutariak, aurrez aurre, Aula Cultural Valladolid eta KH7 BM Granollers (12etan) XXXVI. edizioa irekiko dutenak.
Bera Berak Elche Mustang gainditzen badu larunbatean 16etan edo 18,15etan jokatuko du finalerdia eta finala, berriz, igandean 13etan izango da (Teledeporte zuzenean).