Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendia eta CD. Bidasoako presidente José Ángel Sodupek, Gipuzkoako foru kiroletako zuzendari nagusi Goizane Álvarez lekuko dela, hitzarmena sinatu dute gaur bi taldeek harrobiko lana sustatuko duen elkarlana abian jartze aldera. Tati Garmendiak azaldu duenez, 2019ra arte luzatuko den akordioaren arabera, “CD Bidasoak ezarriko du Bera Berako mutilek egin beharreko lana eta alderantziz, hau da guk finkatuko ditugun irizpideak Bidasoako neskekin”. Gipuzkoako eskubaloiko protagonista nagusi gisa, gizonezkoetan nahiz emakumezkoetan, Bera Bera Eskubaoia eta CD Bidasoak denbora gutxi daramate mutilekin lanean donostiarren kasuan eta neskekikn irundar kasua, horregatik, interesgarria ikusten dute elkarlana eta lan irizpideak finkatzea, kirol proiektuak ez ezik arlo pedagogikoa eta errespetua, umiltasuna eta talde lana bezelako baloreak ere jorratze aldera. Hortaz, José Ángel Sodupek gaineratu du “gazteren bat teknifikazioa osatu ostean Bidasoren edo Bera Beraren egituran sartuko balitz, klubek formazio eskubideei muzin egingo liekete”. Bestetik, kiroletako foru zuzendari Goizane Álvarezek ekimen “eraldatzailea” txalotu du, “kirol sistema ordenatua eta jasangarria eraikitzen lagungarria delako, oraina eta etorkizuna sendoago izateko” eta positibotzat jo du “talentuak ibilbide garbia behar duelako, hegoak zabaltzeko eta hori harrobitik hasten da”. Argazkian: Bera Berako harrobiko koordinatzaile Vero Valverde; Tati Garmendia, Goizane Álvarez, José Ángel Sodupe eta Bidasoako harrobiko arduradun Aritz Sodupe.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores