Bera Bera Eskubaloiak Autocares Davidekin egingo du bidaia bihar 10,30etan irtenda Bidebietatik eta Loterías Ligako 16. Jardunaldia ondo betetze aldera. Bertan Aula Valladolid laugarren sailkatua izango du aurrean, 19etan Huerta del Rey kiroldegian burutuko den norgehiagokan (Daniel Portela eta Martín Rodríguez, Galizarrak).
Partidan elkarren aurka arituko dira Ligako golegile nagusia eta gol gutxien jasotzen duen taldea. Aula Valladolidek partidako ia 32 gol sartzen ditu, etxean 34 gol baino gehiago. Aitzitik, Bera Berak bataz beste 20 gol baino gutxiago jaso du. Bertakoak dira gol gehien jasotzen duten bostgarren taldea, 27,5 partidako, gipuzkoarrek etxetik kanpo duten marka bera. Hortaz, bere zenbakietik gertu dagoen taldeak asko irabazita izango du bihar. Halere, Aula gai izan da Guardes gainditzen gol gutxiko markagailuarekin (24-23).
Eider Lizarbe Donostian utzi du Puchek, ondorioz, plantillako prest diren 13 jokalariekin abiatuko da Valladolid, hau da, Maialen Múgica eta Matxalen Ziarsolo ez beste guztiak. Junio mailako selekzioarekin konzentraturik egon ostean, Maitane Etxeberriak gaur burutuko du saio bakarra taldearekin.
Bera Berak berriro izango du aurrean Loterías Ligako laugarren sailkatua. Hirugarren aldiz izango da urte hasieratik hona. Prosetecnisa Zuazo Barakaldo izan zen aurrena, horren ostean Helvetia Alcobendas eta orain Aula Valladolid. Bizkaiatar, madrildar eta Porriñok baino puntu bat gehiago dute valladolidekoek laugarren postuaren jabe izateko. Beste kasuetan bezala, Bera Berak Aula hortik kenduz gero, seinale ona litzateke.
Bera Berak eta Aulak intentsitate handiko partida jokatuko dute eta kalitatea ziurtaturik dago. Miguel Ángel Peñasen taldean azpimarratzekoak dira Teresa Álvarez, Arderius eta Prieto –Etxeberriarekin juniorrekin egon da- lehenengo lerroa, Cifuentes eta Macías pibotea defentsan; abiadura Amaia González de Garibay hegalekoarekin eta kalitatea atepean Lulu Guerrarekin.
Partida streaming bidez ikusteko aukera egon arren, Bera Berak babesa sentituko du, izan ere, Erreka Laranjak antolaturik Donostiatik hogeitahamar pertsona inguru bertaratuko dira.