Super Amara Bera Berako jokalariak berriro elkartuko dira gaur eta 2017an zain dituzten erronketan jarriko dituzte begiak. Elorza, López eta Sans Suediako Eurokopako egon ostean, Nazioen Kopan izan ziren Euskadirekin sei, Alicia con Galizarekin, eta Sans bera ere Catalunyarekin, Berasategi ere jubenil mailako selekzioarekin egon ondoren, Montse Puchek taldea berreskuratu du eta gaur arratsaldean datorren urterako prest jarri nahi ditu jokalariak.
Loterías Liga urtarrilaren 14ean itzuliko da eta Super Amara Bera Bera oso hasiera gogorra du, Rocasa hartuko baitu Bidebietan, gipuzkoarrek baino bi puntu gutxiago duena, eta horren ostean Prosetecnisa Zuazo Barakaldori egingo dio bisita.
Aurretik, ostegun honetan Super Amara Bera Berak La Salle Legazpiko 50. Urteurrena dela eta antolatu diren ekitaldi baten parte hartuko du. Bikuña kiroldegian 19etan, Laubide Jatetxea izango du aurrean, Gipuzkoako 1. Lurraldeko mutilen taldea. Astean behin Bidebietan entrenatzen duen eta zilarrezko mailan Errotabarrirekin jokatzen duen Ane Encina legazpiarrak Super Amara Bera Berarekin lehen minutuak izateko aukera izango du Ermuako taldeak baimena eman ostean. Horrez gain, taldera sartu ostean Estitxu Berasategi gaztearentzat bigarren lagunartekoa izango da. (Argazkian biak, aurredenboraldiko egun batean).
Datorren astean Super Amara Bera Berak Euskal Koparekin hitzordua du Barakaldon. Oraindik ordutegien berririk izan gabe, urtarrilaren 7an larubatean finalerdietan Kukullaga Etxebarri izango dute aurrean gipuzkoarrek eta beste finalerdian Prosetecnisa Zuazo Barakaldo eta Aiala Zarautz elkarren aurka arituko dira. Final igandean, hilak 8.