Bera Bera

Select your language

Legazpi La Salle Eskubaloi taldearen 50. urteurrena dela eta, Super Amara Bera Berak bertako taldea Laubide Jatetxearen aurka jokatu du lagunartekoa, Gipuzkoako 1. Lurraldeko lehiaketan aritzen den mutilen seniorra eta 22-25 gainditu duena Bikuña kiroldegia zalez beteta. Emaitzaz aparte, froga positiboa izan da, alde batetik, azaroaren 19tik taldea berriro elkartu delako partida batean –Múgica, lesionaturik eta Berasategi Euskadiko jubenil taldearekin- eta bestetik, legazpiarren taldeak partida amaiera arte estutu du Super Amara Bera Bera. Mutil legazpiarrak altuak izanik, donostiarrek baloia azkar mugituarazi dute eta hegaletatik amaitu dituzte jokaldiak, laurak asmatu dute eta partidaren gakoetariko bat hor egon da. Jakinmina zegoen harmailetan, mutilen indarra edo nesken abiadura eta teknika nor nagusituko zen. Horrez gain, Errotabarri Ermua taldearekin Zilarrezko mailan aritzen den Ane Encina legazpiarra, astean bitan Bidebietan entrenatzen duena, Super Amara Bera Berarekin lehen minutuak izan ditu. Eta maila ona eman du, kontraerasoan gola sartuz eta defentsan baloiak lapurtuz. Lehenengo zatiaren erdialdean donostiarrek tartea ireki dute defentsako lanari esker eta kontraerasora irteteko aukera izan dutelako. Halere, bigarren zatian okertu dira gauzak erasoan, Laubide Jatetxea taldea gol bakar batera gerturatu da baina emaitza kudeatzen jakin izan du Super Amara Bera Bera partida bereganatzeko. Fitxa: Laubide Jatetxea 22, Super Amara Bera Bera 25 (14+11): Zugarrondo, Etxeberria (3), Menéndez, Arrojeria (2), Ederra, Fernández (1 p) eta Aramendia (6) –titular- Sans (4), Zaldua (1), Elorza (1), Encina (1), López (4, 1p), Ezkurdia (2) eta Temprano (o.a.). Epaileak: Esteban Herrador eta Viascelov Kobin (Euskadi) Partzialak: 2-2, 4-4, 4-9, 6-9, 7-12, 9-14 –atsedenaldia- 11-15, 13-17, 15-18, 18-20, 19-22 eta 22-25 Gertaerak: Legazpiko La Salle Eskubaloi taldeak oroigarri bat eta erramilletea eman dio Alba Menéndez kapitainari.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores