Hori dela eta, Forum-nak gonbidapenak bidali ditu Europako lehiaketako partaideei eta Bera Bera Eskubaloia ordezkatzen Ike Cotrina egongo da, gaur Mundialeko final-erdiak ikusteko aukera izango ditu: Polonia vs Holanda (18 h.) eta Norvegia vs Errumania (20,45 h.).
Larunbatean, Ike Cotrina infomazioa pilatuko du, besteak beste, erakunde horretako hainbat txosten eta Europako lehiaketen inguruan. Datorren denboraldian EHF eta Cup Winners’ Cup lehiaketak bat egingo dute.
WFCH erakundeak emakumeen eskubaloia sustatzea du helburu, besteak beste, federazioen aurrean kluben interesak defendatzen ditu.
Aitor Bringasen aldeko jardunaldia
Bestetik, larunbata abenduak 19, Bera Bera Eskubaloiak Aitor Bringasen omenezko ekitaldian parte hartuko du. 19etatik aurrera Zallako kiroldegian Prosetecnisa Zuazo Barakaldo izango du aurrean. Kadaguako klubeko lagunek antolatu dute jaialdia, 17etan mutilen arteko partida Kadagua eta Lasalle taldeen artean, horren ostean Aitor Bringas omenezko ekitaldia burutuko da eta 19etan donostiarrak eta barakaldarrak aurrez aurre.
Euskadiko kopa
Gaur arratsaldean, Euskal federazioko egoitzean 19etan 2016ko urtarrilaren 2 eta 3an burutuko den Euskal Kopako finalerdiak ezagutaraziko dira.