Asteburuan ospatuko diren ihauteriak, infantil eta kadete mailetako taldeei atsedena eman die, hortaz, larunbatean harrobiko taldeek bi partida baino ez dute jokatuko, Loterias Ligako Bera Bera eta Canyamelar Valencia (19etan) aurretik.
Asteartean burututako zozketa ostean, María Graciak zuzentzen duen euskal ligako jubenil taldeak bigarren faseari ekingo dio. Multzoan Errotabarri, Usurbil eta Basauri izango ditu eta azken talde hau hartuko du Bidebietan larunbatean 10,45etan.
Arratsaldean, euskal ligan senior mailan, Aiala Zarautzen aurka arituko da Bera Bera Bidebietan 16,30etan.