Bera Bera, eskola kirola sustatzen
Aurtengo ikasturtean eskola kirolako eskubaloi ardura Donostian beregain hartuko du Bera Berak. Azkeneko hilabeteetan Maria Gracia harrobiko entrenatzailearen eskuetan egon da 6. mailako neska-mutilen lehiaketaren kudeaketa. Pasa den larunbat goizean, Zarautzen Loterías Ligako partidara joan aurretik, lehenengo plantillako jokalariek 11 urteko gazteekin aritu ziren jolasean, jardunaldiaren amaieran.
Datorren asteburutik maiatzera bitartean, 5. mailako neska-mutilen txanda izango da.
Eskola kirolaren ajeak
Gaur arratsaldean eskola kirolean egin dituen 25 urteko ibilbideari errepesoa egingo diote Lugaritz Kultur etxean 19etan. Bertan Bera Berako Matxalen Ziarsolo kapitaina izango da, Luki Iriarte, Errealeko harrobiko zuzendaria; Itxaso Amezaga, kirol zuzendarian aditua, Beñat Amenabar, EHUko irakaslea eta kirol zinegotzi ohia; Pablo Murias, kirol teknikaria; Iratxe Aranburu, udal kirol teknikaria eta Gorka Azpeitia, Antiguoko K.E.ko koordinatzaile orokorra.