Bera Bera Eskubaloiako kapitain Matxalen Ziarsolo eskuin belauneko menisko haustura dela eta ebakuntza egin diote gaur arratsaldean Gipuzkoa Poliklinikan.
Poliklinikan adierazi dioten arabera, ebakuntza ondo joan da. Ziarsolok bertan igaroko du gaua eta bihar eguardian alta jasoko du. Astebetean ezingo du anka lurrean jarri eta horren ostean errehabilitazioarekin hasiko da.
Ziarsolo azken bost partidetan baja izan da taldean eta helburua da 2016ko urtarrilean berriro taldekideekin aritzea.
Bera Bera Eskubaloiak kanporaketa irauli egin behar du datorren igandean, azaroaren 22an Donostiako Josean Gasca kiroldegian (12etan), datorren urtean EHF Cupen jarraitu nahi badu, gaur arratsaldean Michalove hiriko Chemkostav Arenan bertako Iuventa taldearen aurka 33-29 (17-17, atsedenaldian) galdu eta gero.
Eslovakiarren hasiera hain zitala ez zuten espero donostiarrek, jaurtiketetan asmatu dute Tempranoren aurrean, defentsa-eraso joku azkarra, Perederiy pibotearekin loturak eginez (10. min. 8-5) . Aurren ez eroso zegoen Bera Bera baina Pinedoren bi golei esker tardea murriztu da (9-8), halere Kucher zentrala sartu da eta berriro aldea handitu da (13. min 11-8).
Bera Bera 6-0 defentsaren aldeko apustua egin du eta erasoan Ederrak Sans ordezkatu du.
Puchek Alicia Fernández Menéndezen ordez sartu du eslovakiarren defentsan gelditzen ziren hutsenean aprobetxatze aldera baina ez du zorterik izan galizarra ate aurrean. Zugarrondok Temprano ordezkatu du eta Martínezen taldeko erantzukizuna hartu du erasoan -12 gol (8 penaltiz)-. Sans kanporatu dute baina Zugarrondok bikain erantzun du Perederiy eta Kucher aurrean.
Bera Berak sei metroak etengabe bilatzen zuen, eslovakiarrek berandu isten zutenez, epaileek penaltiak adierazten zuten, lehengo zatian zortzi, guztiak sartuta Iuventako hiru atezainen aurrean. Martínezek berdindu du partida 20. Minutuan (12-12) eta Pinedok aurreneko abantaila (13-14). Halere atsedenaldira baino lehen Holesovak berdindu du partida (17-17).
Bera Bera oso defentsa onak egin ditu bigarren zati hasieran eta Ana Martínez ere eraginkor (18-20). Kontraeraso batean Sansek zutoinera bidali du baloia eta hurrengo jokaldian kanporatu dute. Halere, Bera Bera aurretik jarraitzen zuen, jaurtiketetan huts egin arte eta Lafuente atezain astuarriarrak geldiketak egin arte.
Iuventak 5-0 partziala lortu du Filkova alboko jokalaria bitarte eta gipuzkoarrek fisikoki partidako intentsitatea nabaritu dute azken minutuetan, ondorioz, eslovakiarrek bost goleko abantaila eramango dute Gaskara.
Fitxa Iuventa Michalovce 34, Bera Bera 29
Iuventa Michalovce 34 (17+17): Lafuente, Holesova (2), Filkova (10), Wollingerova (2), Perederiy (8), Chernova (3) eta Habankova (3) –titular- Kucher (5), Medvedova (o.a.), Gubikova (o.a.), Nagyvova (1), Levchenko, Bajciova, Kisikova.
Bera Bera 29 (17+12): Temprano, Etxeberria (1), Menéndez (3), Arrojeria (1), Ederra (2), Martínez (12, 7p) eta Pinedo (7, 2p), –titular- Sans, Fernández (1), Yáñez (1p), Ezkudia 81), Zugarrondo (p.s.). Deialdian: Husillos.
Epaileak: Maike Schilha eta Tanja Schilha (Alemania). Delegatua: Wassili Fegir (Ukrainia)
Kanporatuak: Habankova eta Filkova (2) Iuventatik eta Sans (2) eta Martínez Bera Beratik
Partzialak: 3-2, 8-5, 11-9, 12-12, 13-14, 17-17 –atsedenaldian- 19-20, 22-21, 24-22, 26-24, 30-26 eta 34-29
Abenduaren 5etatik 20ra bitartean Danimarkan ospatuko den Mundialari begira eman zuen atzo Jorge Dueñas hautatzaileak aurreneko deialdia.
18 jokalarien zerrendan dira Bera Berako jokalari Eli Pinedo eta Ana Temprano, azaroaren 23tik 29ra bitartean Gijonen burutuko duten konzentrazioa burutuko dutena. Hau da, atsedenetarako betarik ez dute izango izan ere, bezperaz, azaroaren 22an, Bera Berak EHFko itzuleran Iuventa Michalovce eslovakiarra hartuko baitu.
Gijonen nazioarteko txapelketa jokatuko du Espainiak, Angola, Danimarka eta Túnez selekzioekin batera. Ostiralean Angolaren aurka (20etan) jokatuko du; larunbatean, Túnez izango du aurrean (19,45etan) eta igandea, Danimarka (12etan). Txapelketa amaiatzerakoan Dueñasek 16 jokalariez osaturiko zerrenda emango du.
Danimarkako Mundialean, Norvegia, Errusia, Puerto Rico, Errumania eta Kazajistánekin D multzoan dago Espainia.
Unibertsitate mailako selekzioak konzentrazioa burutuko du azaroaren 23tik 27ra bitartean Getxon non hiru lagunarteko jokatuko dituen, Danimarkako Mundiala prestatzen ari den Angolarekin bi eta Euskadirekin beste bat.
Horretarako, Ángel Sandoval hautatzaileak Bera Berako lau jokalari deitu ditu: Esther Arrojeria, Ana Martínez, Judith Sans eta Maite Zugarrondo. Unibertsitate mailako selekzioaren asmoa da 2016ko ekaineko jokuetan parte hartzea.
Angolako selekzioaren aurkako partidak izango dira astelehenean 20etan, Getxoko Gobelan; asteazkenean Faduran 20,30etan eta Euskadirekin ostiralean 19,30etan Gobelan.
Bera Berari EHFko hirugarren txandan egokitu zaion aurkaria, Iuventa Michalovce eslovakiarra taldea gaztea da eta bere ezaugarri nagusiena abiadura da. Gazteak izan arren –bataz beste 23 urte- Eslovakiarekin internazionalak dira Filkova eta Habankova alboko jokalariak eta Medvedova atezaina. Horrez gain lau jokalari ukrainiarrak diru, Kucher da taldea zuzentzen duena eta Perederiy pibotea, internazionala. Errusiako Togliattiko Chernova eta Golubeva alboko jokalariak ere Iuventarekin daude eta 30 urterekin eskarmentu gehien duena Raquel Álvarez Lafuente atezain asturiarra da.
Egun Eslovakiako txapeldun, Iuventa Michalovce bere ligako liderra da jokaturiko hamar partida irabazita, azkena lehengo asteazkenean Partizánske taldearen aurka (37-17). EHFko hirgarren txandan dago Luxemburgoko HC Standard taldea aise gainditu ostean (95-25), kanporaketa osoa Michalovcen jokatu zelarik.
Jasotako informazioarekin, Montse Puche entrenatzaileak eraso jokoan erabiltzen duen abiadura azpimarratu nahi izan du, Kucher jokalaria goraipatuz.
Bera Berak bihar egingo du bidaia, igande goizean entrenatuko da Chemkostav arena izeneko pistan, partida jokatuko den lekuan, 1.800 eserlekuentzako eskubaloi pista. Igandean 17,15etan izango da norgehiagoka, bertako Sport1TV telebistak eskainiko du eta Maike Schilha eta Tanja Schilha alemaniarrek zuzenduko dutena; delegatua Ukrainiako Wassili Fegir izango da.