O Porriñoko udalean egingo dute bihar ostirala, otsailak 26, XXXVII edizioko Kopako zozketa, Pontevedrako herri honetan bitartean burutuko dena apirilaren 15etik 17ra bitartean.
Azkeneko zozketen ez bezala, oraingo honetan zerrendabururik ez dago, hortaz Loterias Ligako aurreneko bi taldeek –Rocasak eta Bera Berak- finalean baino lehenago elkar daitezke. Zozketan bi debutariak daude: Clínicas Rincón Málaga eta Sporting La Rioja, Zilarrezko taldea, Elche Mustang gainditu zuena.
Antolatzaile gisa BM Porriño izanik, Prosetecnisa Zuazo Barakaldok sailkapena eskuratu zuen eta 2013tik, Galizan ospatu zen ediziotik, leku finkoa dute Bera Bera, Rocasa, Mecalia Atlético Guardés eta Helvetia Alcobendasek. Castellongo iazko ediziotik baja dira Aula Valladolid, KH7 Granollers, Canyamelar Valencia eta Elche Mustang.
Hortaz, zozketan taldeen izenak atera ahala osatuko dira final-laurdenak eta final-erdietarako eskemak. Apirilaren 15ean lau partida ospatuko dira, larunbatean bi finalerdiak eta igandean, finala.
Bera Berako jokalari Eli Pinedok gaur arratsaldean infintC erakundeak antolaturiko XI Babeslegoari buruzko hitzaldietan parte hartuko du, Madrileko BBVA hirian gaur eta bihar ospatzen ari direnak.
Sektoreko profesionalei zuzenduta, bi egunetan zehar gai ezberdinak jorratuko dira, besteak beste, Microsofteko Marina Boterrek babesterakoan aldaketa digitalak duen eraginaz mintzatu da edo Tekako Marketin eta Komunikazio zuzendari Miguel Robredo marketing estrategian oinarri den babeslegoaz mintzatu da.
Gaur, 16,15etatik 17,45ak bitartean, Marcako zuzendari Óscar Campillok gidatuko duen mahai inguruan parte hartuko du Eli Pinedok. ‘Espainiako kirol izarrak: emakumezkoen kirola da protagonista, urte oparoa izan baita’. Bertan Bera Berako jokalariarekin batera Badmintongo txapelduna Carolina Marín; Laia Sanz motorista eta Sara Hurtado patinatzailea izango dira.
Bihar gastronomiak garrantzi handia hartuko du jardunaldietan.
Bera Bera Eskubaloiko harrobiko talde gehienak badaukate plana Aste Santurako. Izan ere,70 pertsona ‘Ciutat d’Algemesí’ko I Txapelketan parte hartuko dute, Valentzian burutuko dena martxoaren 24tik 27ra bitartean.
Algemesíko Balonmano Maristas taldeak antolaturik, benjamín eta jubenilen arteko gazteei zuzendutako txapelketa da. Bera Berak bost talde eramango ditu: infantil nesken bi talde, infantil mutileena, kadete mutileena eta jubenil neskeena.
Horrela, Bera Berako harrobiak ostegunetik larunbata bitartean jokatuko ditu partidak eta finalak igandean izango dira.
Bidaiak sortzen dituen gastuak ekiditzeko, sekulako otarrea zozketan jarri du Bera Berak, gurasoek eta entitate ezberdinek osaturik. Makina bat produktu daude ez zeharo desberdinak gainera: Hegalaken bi pertsonentzako sarrera, beste bi Termas Oiartzunen, Ontziola Jatetxea bi pertsonentzako bazkariak, Bernardo Etxen mariskada, Euskovazza kafe makina, urdaiazpiko osoa, Distribuciones Cosméticas Julián Lópezeko productuak, Monika Ileapaindegia irudi aldaketa, Moon estilistan ere aukera, Kevin Sporteko Adidas kamiseta, Pelotadendako materiala, Anatol Graphics iberiar produktuak, Alemaniako garagardo sorta, ardoa, likoreak, cava, txakoli,sagardoa, gazta, olioa, atuna, pimientuan, foie, pastak… e.a.
Euro batean salgai dira boletoak eta zozketa larunbateko partidako atsedenaldian egingo da, non Liga Loteriaseko Bera Berak KH7 Granollers taldea hartuko duen Bidebietan (18etan).
Asteburuak ez ditu emaitza onak utzi Bera Berako harrobi taldeentzat. Euskal Ligan aurkari indartsuak zituzten senior nahiz jubenil taldeak Bidebietan. Dani Nieto eta Josu Manzanok zuzentzen duten senior taldeak amore eman zuen Indupime Basauriren aurrean, iaz zilarrezko mailan egon zen taldea. María Graciaren taldeak, berriz, ezin izan zuen Usurbil gelditu (25-33).
Kadete eta infantil mailak
Fase berrietan sartuta, Foru Aldundia txapelketan, nesken kadete taldeak 28-20 nagusi izan zen Avia Eibar Eskubaloiaren aurrean. Mutilek, aldiz, ezin izan zuten Zumarraga-Urretxuko CB Urola Goierri Bus taldeari aurre egin (24-34).
Infantil mailan, azken fasean sartuta den Bera Bera Bat taldeak galdu egin zuen Orioko Ikastetxearen aurka (26-20). Eta Foru Aldundia txapelketan, Bera Bera Bi taldeak Legazpin galdu zuen 13-7 Izaro- Laubide Iturgintza taldearen aurka eta Bera Bera Hiruk gol bakar batez 16-17 Arantzazu Ama taldearen aurka. Argazkian Nerea Álvarez, kadete mailako jokalaria (Juan Antonio Garaikoetxea)
Lehengo larunbatean Aiala Zarautz gainditurik Aritzbatalden burutu zen partidan (13-23), Bera Bera Eskubaloial Porriñon ospatuko ditu Kopan Zilarrezko Eztaiak, izan ere, 1992 urteaz beroztik ez du hutsik egin zortziko finalean eta, hortaz, 25 urte jarraian beteko ditu.
Horrela, apirilaren 15etik 17ra bitartean bertako BM Porriño eta egungo txapeldun Rocasarekin batera, larunbat honetan txartela lortu zituzten: Helvetia Alcobendas, Prosetecnisa Zuazo Barakaldo, Clínicas Rincón Málaga, Oviedon irabaztea asko kostatu zitzaion Mecalia Atlético Guardés eta Sporting La Rioja, Zilarrezko mailako taldea Elche Mustang gainditu zuena. Zozketa eguna ez da zehaztu oraindik baina zerrendaburik ez dago aurten.
Gipuzkoarrak Kopan sartu ziren ohorezko mailara igo eta hurrengo denboraldian. 1992an Valentzian, Remudas gainditu zuten 24-16 final-laurdenetan eta Constructora Estellés –Ribarroja ostean- taldearen aurka amore eman zuen finalerdietan (18-21).
Kopako talde gisa segituan hartu zuten donostiarrek. Bigarren partaidetzan, Javier Iriarte entrenatzaile zela, Madrilgo Pinto herrian ospatu zen edizioko finala jokatu zuen, Valencia Urbanari (23-21) eta Remudasi (23-16) irabazita, finalean 21-29 galdu zuen Mar Valencia taldearen aurka, Europara sailkapena lortuz Liga ere irabazi baitzuen Iber ere izan zen taldeak.
Donostiarrek 56 partida jokatu dituzte Kopan. Bigarren finala 1996an iritsi zen, Donostian antolatu zen urtean, Arrate Amaña (23-18), Elda (19-18) gainditu zuen Corteblanco Bidebietan baina finalean Mar Osito (23-28) gehiago izan zen. Hurrengo denboraldian gauza bera Eldan. Gipuzkoarrek Tahiche (18-17) eta Leganés (28-19) kanporatu zituzten baina Mar Osito ozpoto handiegia izan zen finalean (21-33).
Hurrengo finala bizitzeko 2006. urtera arte zain egon behar zuten Donostian, baina erreskadan lau etorri ziren. Leonen Bera Berak Elda (31-27) gainditu zuen, finalerdian Astroc Sagunto (27-25) eta gol bakar batez galdu zuen finala Ribarroja (26-27) taldearen aurrean, Tati Garmendiak 10 gol sartu arren eta hiru partidetan, 30.
Bera Bera Kopako txapeldun atera zen hurrengo urtean L’Elianan. Itxakori 29-28 irabazi zion, ondoren entrenatzaile eta jokalari uztartzen zuen Tati Garmendia galdu zuen neumoniaz jota baina Elda finalerdietan (34-28) eta Ribarroja finalean (25-22) gainditu zituen Ciobanu atezaina bikain aritu zelarik.
Lizarran ospatu zen edizioan, 2008an, Bera Berak Rocasa (23-22) eta Itxako (21-17) gainditu zituen baina finalean Parc Sagunt (27-33) nagusi izan zen.
Bigarren tituloa, 2009an. Monóvarren izan zen, bertako taldea baino gehiago izan zen final-laurdenetan (41-22), Itxako menperatu zuen finalerdietan (21-20) eta Elda baino gehiago izan zen finalean (25-19).
Bera Berak azkeneko edizioetako finalak jokatu ditu Altea, Porriño, Alcobendas eta Castellon, Galizan eta Madrilen nagusi izan zelarik. Altean Elcheri (30-22) eta Alcobendas (26-21) irabazi zien baina Itxako handiaren aurka aukerarik gabe gelditu zen (26-35).
Porriñon, 2013an, Zuazo Barakaldoren aurka majo sufritu ostean, luzapenean lortu zuen finalerdirako txartela (25-21), non Elcheren aurkako partida ere irauli behar izan zuen (23-20) eta gol batez Rocasa (25-24) ganditu zuen Kopako zortzigarren finalean hirugarren garaikurra lortze aldera.
Alcobendasen, 2014an, ondo baino gehiago atera zen dena. Zuazo mendean hartu zuen (18-29), finalerdietan 21-26 Guardés eta emaitza bera finalean Rocasarekin. Iaz, Castellon, Bera Berak sufritzen jakin izan zuen Elche luzapenean gainditzeko (29-26), partidarik onena jokatu zuen Guardésen aurrean (23-19) eta luzapenera iritsi arren finalak ihes egin zion (19-20) Rocasarekin.
Ederrak, Kopako 1.400 gola
Datu guzti hauek Juan Carlos Elorzak bildu zituen. Horrez gain, bere apunteen arabera, Bera Berak 1.397 gol zeramazkin Kopan. Hortaz, larunbateko partida ostean, 1.420, ondorioz, Garako kazetariak gustoko zuen bezala, Silvia Ederra izan zen Kopan Bera Berako 1.400 gola egin zuena, kasu honetan Zarautzen.