Kadete eta jubenil taldeek ireki zuten atzo Bera Bera Eskubaloiko harrobiko 2015-16 denboraldia.
Verónica Valverdek zuzentzen duen kadete taldeak sekulako lana egin arren 28-22 galdu zuen San Adrian taldearen aurka Bilboko El Fango kiroldegian jokaturik partidan.
Bestetik, María Graciaren jubenil taldeak 19-29 gainditu zuen aurkari berari leku berean. Bestalde, senior taldeak Zarautzen galdu zuen jokaturiko lagunartekoan. Ikusi Juan Antonio Garaikoetxearen argazkiak.
Laugarren jardunaldiak ez ditu emaitza harrigarriak utzi, hortaz, zortzi puntu poltsikoetan Bera Bera Eskubaloia eta Rocasa Ace Gran Canaria dira ligako talde bakarrak, jokaturiko partida guztiak irabazita, alegia. Hiru garaipen eta berdinketarekin atzetik dator Prosectenisa Zuazo Barakaldo, zazpi puntuki eta bizkaitarren ondoan kokatu dira hiru garaipenekin: larunbatean A Guardan galdu zuen Helvetia Alcobendas, BM Porriño eta Valladolideko Aula Cultural.
Gipuzkoarrek Bidebietan Aiala Zarautz eta Valladolideko Aula Cultural gainditu dituzte eta etxetik at, Canyamelar Valencia eta KH7 Granollers. Bestetik, Rocasak Telden Mecalia Atlético Guardés eta Carobels Ule Cleba León taldeei irabazi zien eta peninsulan Oviedo eta Zarautzen.
Bi taldeek gola egiteko gaitasuna erakutsi dute, izan ere, golegile nagusienak dira: Rocasak 140 gol sartu ditu (partidako 35) eta Bera Berak, 133 (33,2) eta, era berean, defentsan egin duten lana ere aipagarria da. Berriro ere gipuzkoarrak dira gol gutxien jasotzen: 77, partidako 19,2; Guardesen (81) atzetik dator Rocasak, 91.
Golegile nagusien zerrendan Rocasako bost jokalari agertzen dira Luján (zazpigarrena 25 golekin), Trojaola, Almudena Rodríguez, Davinia López eta Falcón, Bera Berako gol gehien egin duen jokalaria baino lehenago, Pinedo hain zuzen 17 golekin. Izan ere Bera Berak hamar jokalarik gutxienez hamar gol daramazki ligan.
Bera Beraren kasuan Bidebietan nahiz etxetik kanpo zenbakiek ia ez dira aldatzen, etxean bataz beste bi gol gehiago. Rocasak, aldiz, bestelako egutegia izan duela nabarian gelditzen da, izan ere, 63 gol sartu ditu Telde Guardés (18) eta Carobels Leónen aurka eta 77 gol etxetik kanpo, igo berri diren Jofemesa Oviedo (33) eta Aiala Zarautzen aurrean (44).
Bestetik, hirugarren sailkatu Prosetecnisa Zuazo Barakaldok, puntu bakar batera dagoena, merito handiko berdinketa atera zuen Lasessarren Guardesen aurrean. Aurten defentsari garrantzi gehiago eman diote eta gola jasotzen laugarren talderik onenea da 93 golekin, Helvetia Alcobendasekin bat eginda eta Bera Bera, Guardés eta Rocasa ostean.
Datorren jardunaldian, hiru taldeek etxean jokatuko dituzte norgehiagokak larunbatean. Bera Berak Elche Mustang hartuko du Bidebietan (19etan), Rocasa Ace Gran Canariak Valladolidedo Aula Cultural (19,30etan) eta Prosetecnisa Zuazo Barakaldok Carobels Ule Cleba León (19etan).
Bera Bera Eskubaloiak ez zuen zalantzarik utzi nahi Granollerserko Can Bassa pista eta hasieratik, Maitane Etxeberriak sartutako golarekin aurkariari partidan zegoela adierazi dio. Mireia Torras jokalariak berdintzea lortu du baina lehengo astean antzera Bera Berak 0-7 partziala bereganatu du, defentsari eta Tempranoren geldiketei esker, José Luis Villanuevak eskaturiko hutsartea gelditzerik ezin izan duena.
Izan ere, minutuak pasatu ahala Bera Beraren nagusitasuna gauzatu da eta partida aise eramandu du (20-36). Gipuzkoarren uholdea handia zen hasieratik, Judith Sans izan ezik, 9 minuturako gainontzeko jokalariek gola egin dute, batez ere eraginkor egin da Matxalen Ziarsolo, lau golekin 15 minutuetan. Kataluniarren aldetik, Jabby pibotea, Miriam González eta ostean Clara Poo jokalariek Tempranoren aurrean asmatu dute.
Puchek eserlekua mugitu du arnasa hartzeko. Pinedo, Yáñez eta Ezkurdia sartu dira. Bera Berak tarteari eutsi dio eta atsedenaldian 9-17 eroso iritsi da, albisterik onena izan da lesionaturik dauden Alicia Fernández eta Maialen Múgicarekin ez direla gogoratu.
Bigarren zati hasieran golak alde batean eta bestean eman dira, KH7 BM Granollers taldearen mesederako.
3-0 partzialari gerturatu da Ana Martínezen kanporaketa bat zela eta 15-21 gerturatuz (min 38) Uxue Ezkurdiaren golak apurtu duena. Ostean Vizuete kanporatu dute eta Martínez, Yáñez eta Pinedori esker (16-25, min 43) gipuzkoarren berreskuratu dute aldea. Bizkaitarrak ondoren handitu duena (16-27).
Eta Tania Yáñezekin batera Ana Martínez, bien artean bigarren zatian, hamar gol. Bera Beraren abantaila handituz joan da (19-31, min 52). Defentsak estutu du Granollers eta partida hasieran bezala kostata egiten zuten gola etxekoek. Judith Sansek partidaren amaieran sarturiko bi golei pistako jokalari guztiek gola egin dute.
Sailkapeneko gorenean jarraitzeko garaipena. Lehenengo etenaldira iritsi aurretik, Bera Berak larunbatean (19etan) Elche Mustang hartuko du, Bidebietan irabazi duen azken taldea.
Ficha: KH7 BM Granollers – Bera Bera
KH7 BM Granollers 20 (9+11): De la Torre, González (2), Fernández, Vizuete (2), Torras (2), Jabby (4), Poo (4), Bonilla (1), Pérez (2), Anna Pi, Rubio, Sevilla (1), Rojas (2) eta Ramírez (o.s.)
Bera Bera 36 (17+19): Temprano, Etxeberria (2), Menéndez (3), Arrojeria (2), Ederra (2), Martínez (5) eta Ziarsolo (5) –titular- Sans (2), Pinedo (5), Yáñez (8), Ezkurdia (2) eta Zugarrondo (o.a.)
Epaileak: Carlos Luque eta Ignacio Pascual (Catalunya)
Kanporatuak: Vizuete KH7 BM Granollersetik eta Sans, Martínez, Ziarsolo eta Arrojeria Bera Beratik
Partzialak: 1-4, 1-8, 2-9, 4-12, 6-14, 9-17 –atsedenaldian- 12-20, 15-21, 16-27, 19-29, 19-32 eta 20-36
Argazkia: Toni Torrillas
Bilboko Errekalde auzoko El Fango kiroldegiak hartuko ditu igande goizean kadete eta jubenil mailako euskal ligako aurreneko jardunaldia.
Hortaz, Bera Berako kadete taldeak San Adrian izango du aurrean 10,45etan eta jubenilek, ondoren, 12,30etan. Lagunartekoak Larunbatean, Bera Bera senior taldeak Zarautzen jokatuko du 12etan eta bestetik, infantil mailako taldeek Urnietan izango dute hitzordua, 11etan eta 12etan. Igandean, Bidebietan, infantil mailako beste taldea eta mutilen taldeak Eibar izango dute aurrean 10etan eta 11etan.
Emakumeen eskubaloizko Loterias ligako laugarren jardunaldia irekiko duen partida da, lekuz aldatu dutena gainera, Palautik Can Bassa pistara, hain zuzen. Horrela, 17etatik aurrera, bigarren aldiz joango da Bera Bera Granollersera, Ignacio Pascual eta Carlos Luque kataluniarrek zuzenduko duten norgehiagoka jokatzera.
Rocasa Ace Gran Canaria eta Helvetia Alcobendas taldeekin batera Bera Bera líder iritsiko da, jokaturiko hiru partidak irabazita: Aiala Zarautz, Canyamelar Valencia eta Valladolideko Aula Cultural. KH7 BM Granollersek, bere aldetik, oso garaipen ona lortu zuen Valentziako El Cabanyalen (24-37), Judith Vizueten lana, 11 golekin, nabarmendu zelarik.
Halere, belaunean bihurritu gogorra jasan ostean Alicia Fernández baja da eta, ondorioz, Bera Bera 12 jokalariekin egingo du bidaia bihar Autocares Davidekin. Montse Pucheren jokalariek defentsa eta kontraeraso jokoa indartu nahiko dute Villanuevak zuzentzen duen talde eraberrituari aurre egiteko. Izan ere, Lorena Ramírez atezaina, Bonilla albokoa –biak Zuazotik etorrita-, Carlota Rubio eta Anna Pi dira, besteak beste, fitxatu dituen jokalariak. KH7 Granollersek oso itxura ona eman zuen Prosetecnisa Zuazo eta Helvetia Alcobendasen aurka, Canyamelar Valenciaren aurkako partidan frogatu zena.