Gaur goizean Donostiako Easo Plazan Birziklabirintioa ireki da, San Markos Mankomunitateak, Ecoembes eta Ecovidrio erakudeek abian jarri duten ekimena hondakinen gaikako bilketari buruzkoa, Bera Bera Eskubaloiak lagun delarik.
Birziklabirintoa, izan zaitez gure taldekidea lelopean, kanpainak labirintoa bisitatzeko gonbitea egiten du, egurrezko paletetan osaturik dagoena eta barruan hainbat informazioa eskaintzen duena ondo birziklatzeko: plastikozko brik motako eta metalezko ontziak, zein beirazko ontziak eta paper eta kartoizkoak.
Kanpainaren irudian Eli Pinedo eta Matxalen Ziarsolo jokalarien irudiak agertzen dira eta hainbat publizitateetan, Esther Arrojeria. 127.000 triptiko banatu dira San Markos Mankomunitateko udalerrietan.
Labirintoa apirilaen 21etik maiatzaren 4ra arte zabalik egongo da honako ordutegian: 10etatik 13eta eta 17etatik 20etara eta asteburuan 10,30etaik 14etara eta 17etatik 20etara.
Bera Berako jokalariek eskubaloi erakusketak egingo dituzte Easo plazan, bihar ostiralean 18,30etan eta maiatzaren 2an. Eskubaloia azaltzeaz gain, bertan bildutako publikoa parte hartu dezan animatuko dute, helduek nahiz umeak.
Tati Garmendia eta Eli Pinedok azpimarratu dute “birziklatzearen garrantzia eta herritarren adi egotea” eta era berean, labirintoa bistitzean “gauza berriak ikasi ditugu” onartu dute.
Euskal ligako senior mailan Usurbilen antolatu den lauko finalean, Euskadiko txapelduna zehazte aldera eta, era berean, estatuko sektorean parte hartzeko bi txartel banatu ziren. Senior taldeak hiru partidak galdu arren garaipenak lortzeko aukera izan zituen.
Eider Lizarbe eta Maialen Husillos, O Porriñoko Kopan –minutuak izan zituzten Zuazoren aurkako finalean- bajak izanda ere, Bera Bera senior taldeak Usurbil estutu zuen, aurreko faseetan nagusitasuna erakutsi zuen taldea. Ostiralean, Dani Nieto eta Josu Manzanoren jokalariak aurretik jarri ziren, lauzpabost goleko abantaila izan zuten baina bigarren zatian amore eman zuten (27-31).
Larunbatean ere Indupime Basauriren aurka ondo hasi ziren donostiarrak baina azken minutuetan bizkaiarrek asmatu zuten garaipena lortuz (18-17). Igandean Bera Berak hiru goleko abantaila behar zuen Zuazorekiko baina ezin izan zuten, Barakaldoko taldeak 19-27 irabazita, Usurbil txapeldun atzetik bigarren gelditu zen.
Kopak harrobiko hainbat partida atzeratu zituen. Jokaturiko norgehiagoka bakarrena, Bera Bera jubenil taldeak berdinketa lortu zuen (22-22) Usurbilekin Gipuzkoa Kopan.
Era ofizialean izan ez bazen arren, Kopako azken fase bateak aurreneko aldiz hartu du Kopattipia delakoa, kadete mailan. Hortaz, kadete mailako zortzi talde elkartu dira O Porriñon ostiraletik igandera arte.
Ez da denboraldi erraza izan Verónica Valverdek zuzentzen duen taldearentzat baina O Porriñora ilusio handiz iritsi zen. Eta bikain pasatu dute. Gainera, lehiatzen jakin izan dute, bi partida irabazita eta multzoko bigarrena izanik.
Goi mailako taldeak bezala, kadeteek aintzin partidan Mecalia Atlético Guardesen aurkako partida irauli behar izan zuten (4-9), bigarren zatian 11-3 partzialarekin 18-14 irabazi zuten (senior taldeak, 19-13). Arratsaldean, Kopa-Ttipiaren garaile Alcobendasen aurka indarrak hustu arte partidan egon ziren (14-25) eta larunbatean Sporting La Rioja gainditu zuten (3-13) pista nagusian.
Animatzen
Osatu ziren ordutegiekin kadete taldeak senior mailako partida guztiak ikusi zituen. Kadeteek hasieratik amaiera arte animatu zuten Bera Bera eta finalean, Zuazo gaindituta, Kopa elkarrekin ospatu zuten.
Argazkian (Juan Antonio Garaikoetxea): Mecalia Guardes taldearekin batera. MiniKopa argazkietan
Bera Bera Eskubaloiak O Porriñon antolaturiko XXXVII edizioko Kopa eskuratu du finalean Prosetecniza Zuazo Barakaldo (17-33, 10-17 atsedenaldian) gainditu ostean, hortaz, garaikurra betirako geldituko da Donostian, bosgarrena baita 2007, 2009, 2013 eta 2014. edizikoak ere bereganatuz.
Erakusteko moduko 32 minutu jokatu ditu Bera Berak, partida iraultzea lortu duena (27. min 8-4) Mecalia Atlético Guardésen aurrean (13-19) Kopako 12. finala jokatzeko aukera emanez, bosgarren jarraian eta bederatzigarrena 2006. urtetik. Finala, aurreneko aldiz, bi talde euskaldunek jokatuko dute, Prosetecnisa Zuazo Barakaldok 22-21 irabazi baitio BM Porriñori.
Partida gogorra izan da baina. Hasieratik. Bera Bera bikain defentsa, Tempranok geldiketa ikaragarriak eginez, baina erasoan ez zuen asmatzen, Mecalia Atlético Guardésen 6-0 donostiarrak oztopatu baititu. Hortaz, gol gutxi, defentsan lapurtutako baloi bati esker Ana Martínezek aurreneko gola sartu du 4. Minutuan. Eli Pinedok, hegaletik, 0-2 jarri du baina Guardés hobeto hasi da, nahiz eta Manaut ez zegoen fin.
Puchek hasierako ohiko taldea jarri du, Sans –taldeo onena izendatuta- eta Martínez erdian, Arrojeria eta Menéndez ondoan eta Etxeberria eta Pinedo hegaletan. 8. minutuan sartu dute aurreneko gola galizarrek Haridian pibotea aurkituz.
Menéndez kanporatuta, Alicia Fernández sartu da pistan gola sartuz lehenengo baloian. Halere, gipuzkoarrek beste oztopo bat aurkitu dute bidean, Estela Carrera atezaina, Bera Bera 12 minutu gola sartu gabe utziz. Erasoan Haridianek asmatu du eta Guardesek tartea ireki du (26. min 8-4), Pucheren hutsartea eraginez. Bera Berak defentsan estutu zuen, pibotearen lotura batez ere eta Etxeberria eta Pinedok aldea murriztu dute atsedenaldira baino lehen (8-6).
Bigarren zatiaren hasiera erabakiorra izan da. Alicia Fernándezek hutsuneak aurkitu ditu eta Pinedoren bi golekin partida berdindu da (35. min 9-9). Guardések Haridian zuen -14 minutuetan bi gol sartu ditu berak- eta erasoan aukerak hobeak ziren. Martínezek birritan eta Sansek tartea zabaldu dute (43. min 10-13).
Etxeberria eta Tania Yáñezek, sekulako jaurtiketak medio, partida hautsi zuten (50. min 12-16). Azken hamar minutuetan Bera Bera gol bakarra jaso du Kopako finala berriro jokatzeko (13etan ETB4).
Fitxa: Mecalia Atlético Guardés 13, Bera Bera 19
Mecalia Atlético Guardés 13 (8+5): Carrera, Egozkue (2), Hernández (1), Doiro (1), Manaut (1), Haridian (5) eta Kurchankova (1) –titular- Paula García (1), Benzal (1) eta Maestro (o.a..)
Bera Bera 19 (6+13): Temprano, Etxeberria (3), Menéndez, Ederra, Arrojeria, Martínez (4) y Pinedo (6) –titular- Sans (1), Alicia Fernández (3), Bea Fernández, Yáñez (2) eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Múgica, Lizarbe eta Husillos.
Epaileak: Javier Álvarez (EAE) eta Yon Bustamante (Nafarroa)
Kanporatuak: Egozkue eta Paula García Guardésetik eta Menéndez eta Sans Bera Beratik.
Partzialak: 0-1, 1-2, 3-3, 5-4, 6-4, 8-6 –atsedenaldia- 9-8, 10-10, 11-13, 12-15, 12-18 eta 13-19