Bigarren zati bikain bati esker, intentsitate handiko defentsarekin, erasoan baloi galduak murrituz eta Ciobanuren lana oztopatuz, Bera Bera Eskubaloiak Helvetia Alcobendas (23-27) gainditu du eta, hortaz, O Porriñoko XXXVII ediziko finalerdietan izango da, bosgarren aldiz jarraian. Eta bertan, 2014 eta 2015ean bezala, Mecalia Atlético Guardés izango du aurrean, eguardian Sporting de La Rioja mendean hartu duelarik (15-28).
Partida erritmo altuarekin hasi da, hortaz, baloi ugari galdu dira erasoetan, Bera Berak tartea irekitzeko arazoa izan dena. Helvetia Alcobendasek ondo aurkitu du Silvia Ausàs pibotearekin. Halere, Arrojeriak hutsuneak aurkitu du eta bere taldeari aurreneko abantaila eman dio (5-8, min 16).
Baina Bera Berak erasoak baloiak galtzen jarraitu duenez, madrildarren 4-0 partziala lortu dute Francés eta Azurmendiren bidez, partida irauliz (9-8). Mónica Ausàs albokoak gola sartu duenean Puchek partida gelditu du eta atsedenaldira arte, Bera Bera 0-4 partziala lortu du (11-13) baina ez du abantail hori atsedenaldira eraman (13-13).
Bigarren zatia defentsan bi aldiz lapurtu dute baloia, Pinedo kontraerasoan sartu du, blokatu dira beste jaurtiketa batzu baina orain arazoa Ciobanu zen, atezainak 40. Minutura arte mantendu du bere taldea partidan.
Martínez eta Etxeberriak baloi bana lapurtuta zuzenera joan dira gola sartzera eta madrildarrek gol bakarra sartu dutenez, Bera Berak norgehiagoka hautsi du (41. min 14-18). Horren ostean, Mónica Ausás eta Eli Pinedok sekulako golak sartu dituzte. Gipuzkoarrak tartea kudeatzen hasi dira, Puchek Ezkurdia eta Yáñez sartu ditu. Eta oso minutu onak jokatu ditu Alicia Fernándezek. Judith Sansek kolpe jaso du baina ez du ezer larririk baina Menéndezek bere lekua hartu du, defentsak intentsitatea mantendu du eta Temprano ere bikain.
Hortaz, aintzin zatian partida berdinduta baina bigarrenean Bera Berak estu hartu du Helvetia Alcobendas. Biharko finalerdian, Mecalia Atlético Guardés Kopan .
Fitxa: Helvetia Alcobendas 23, Bera Bera 27
Helvetia Alcobendas 23 (13+10): Ciobanu, Aramendia (2), Gandulfo, Azurmendi (1), Boada (3), M. Ausàs (4), Francés (8, 3p) –titular- S Ausàs, Prieto, P. García, Navas, Cardador.
Bera Bera 27 (13+14): Temprano, Etxeberria (2), Menéndez, Ederra (4), Arrojeria (4), Martínez (6, 4p) eta Pinedo (6) –titular- Sans (2), Bea Fernández, Alicia Fernández (3), Ezkurdia, Yáñez eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Múgica, Lizarbe eta Husillos.
Epaileak: Ignacio García eta Andreu Marín (Catalunya)
Kanporatuak: Martínez eta Sans Bera Beratik.
Partzialak: 2-3, 4-4, 5-7, 9-9, 11-9, 13-13 –atsedenaldia- 13-14, 14-16, 16-20, 18-23, 19-24 eta 23-27
Bera Bera O Porriñora bidean jarri da “egindako lana berreste aldera”, Montse Puche entrenatzailearen hitzetan. Apirila erabakiorra izanik, “zeregina planifikatu genuen partida zaila hauei ahalik eta ondoen heltzeko, Clínicas Rincón Málaga taldearen aurka hasita, Rocasa Telden gaindituta eta orain Kopa baina gero Guardés eta Porriño berriro”. Puchek jakin badaki “denboraldiko unerik garrantsitsuenean gaude eta guztia ematera goaz”.
Entrenatzaileak O Porriñora 16 jokalari eramango ditu, horien artean, Eider Lizarbe eta Maialen Husillos senior taldekoa, aurreneko Kopa beraientzat. Matxalen Ziarsolok ere taldearekin bidaiatuko du baja izan arren. Taldea goizean atera da Bidebietatik Autocares Davidekin eta aurten kadete taldeak eta zalego batzu ere bigarren autobusa osatu dute.
Bera Bera faboritoa den galdeturik, Puchek gogoratu du “denboraldi hasieran ez zen horrela eta zorionez orain gauzak aldatu dira”. Halere, ez du faborito egoera hori onartu “nire taldea da nire zeregina, ez dut motibatzeko beharrik ikusten baina gauzak lantzen ditugun eran ateratzea nahi dut”.
Helvetia Alcobendas taldearen inguruan, Puchek adierazi du “taktikoki ondo landuta dago, badakite zer egin behar duten”. Eta Loterías Ligan lorturiko garaipena ahaztuta dauka “Kopa ezberdina delako, talde guztiak motibazio handia dute eta eskubaloi festa da”.
Mecalia Atlético Guardés eta Sporting La Rioja taldeek irekiko dute Kopa bihar (12,30etan), donostiarren ostean Clínicas Rincón Málaga eta Prosetecnisa Zuazok elkarren aurka arituko dira eta amaitzeko Porriñok Rocasa hartuko du.
Taldearekin egingo du bidaia Bera Bera RTko presidente Fernando Diez Mintegi.
Bera Berak gaur Gesalagan, aurrez prestaturiko janariak dedikatzen den Zarauzko egoitzean, taldeko babesle, asteburu honetan O Porriñon burutuko den XXXVII edizioko Kopari ekiteko indarberritu dela adierazi nahi izan du.
Montse Puchek eta Eli Pinedo eta Alba Menéndez, egun Bera Berarekin Kopan eskarmentu gehien dituzten jokalariek –Matxalen Ziarsolo baja izango da- Euskadiko txistorrarik onena sukaldatzeko aukera izan dute, 2015ean Ordizian garaile atera zena, hain zuzen.
Pinedo: “Faboritoak izanda ere, presioa ez dugu somatzen”
Komunikabideen aurreran, Eli Pinedok onartu du Telden lorturiko garaipena eta lidergoa “bitaminak” izan dira guretzako baian ere berean adierazi du “Kopa berezia da, ez du zer ikusirik Ligarekin eta hortaz jabetu egin behar dugu”. Baina badakite, izan ere, “talde honek Ligan bosgarrena zenean Kopak irabazi ditu eta talde haundien kontra”.
Taldeak bezala, internazionalak “O Porriñon egoteko gogoa dugu, entrenatu bidaia gorputzatik kentzeko” eta lehiatzera. Ostiralean (16etan, Teledeporte), Bera Berak Helvetia Alcobendas izango du aurrean Ligan donostiarrak garaile izan ziren (20-27) “baina ez da gauza bera izango” Pinedoren ustez. Madrildarrak “intentsitate berarekin jokatzen du lehen minututik azken minuturaino” dio.
Bera Bera Kopa irabazteko faboritoa den galdetuta, Pinedok ez du erantzun egin. “Ligari begiratua, agian bai; Rocasa da egun Kopako txapeldun, baina horrela izanda ere, ez dugu presiorik somatzen, hobeto jokatzen duenak irabaziko du Kopa” amaitu du.
O Porriñoko Kopa dela eta, ohorezko mailan nahiz kadete maila, Bera Berako harrobiko partidak bertan behera gelditu dira bi izan ezik. Infantil nesken mailan, Bera Bera Bat taldea Elgoibarko Olaizaga kiroldegian arituko da larubatean 11,15etan bertako taldearen aurrean.
Sailkapen ederra lortu eta gero, Bera Bera senior taldeak Euskadiko lauko finalari ekingo dio asteburuan Usurbilen. Aurrean, Usurbil, Indupime Basauri eta Zuazo. Hiru egunetan, hiru partida, Euskadiko txapelduna erabakitzeko eta bide batez Estatuko sektoretan parte hartzeko bi txartel, ostean Zilarezko mailarako igoera jokoan izango dutenak. O Porriñoko Kopa egun berean denez, Dani Nieto eta Josu Manzano entrenatzaileek ezin izango dute Eider Lizarbe eta Maialen Husillos ezta ere deialdian sartu, Puchek eraman dituelako.
Bera Berak Usurbil izango du aurrean ostiralean 20,15etan; larunbatean Indupime Basauri 17,45etan eta igandean, Zuazo 10etan.
Euskal ligako Bera Bera Eskubaloiko senior taldeak asteburu honetan lauko finalean egoteko txartela eskuratu zuen atzo. Bera Berak 22-24 gainditu zuen Jarrilleras taldea Portugaleten, gutxienez, berdinketa behar zuen norgehiagokan. Hortaz, donostiarrek Euskadiko txapelketako lauko finalean jokatuko dute Usurbilen, bertako taldea, Indupime Basauri eta Zuazorekin eta, era berean, Estatuko sektorean izateko aukera emango diona talde biei, Zilarrezko maila helburu. Okerrena da, fase finala O Porriñoko Koparekin bat egin duela.
Partidak gol bakar batez
Lehengo asteburuan estu joan dira partida batzu. Aitzitik, jubenil taldeak aise nagusitu zitzaion Egia Reformas Vega taldeari (40-14) Gipuzkoako Kopan. Bera Bera Bat infantil neska taldeak ere ez zuen arazorik izan 20-14 Orioko Ikastola ZKE taldearen aurrean. Bera Bera Bi taldeak Tolosa Eskubaloiarekin 11-15 galdu zuen eta Bera Bera Hiru taldeak 19-20 gainditu zuen Hernani. Mutiletan, kadeteek 32-33 porrota jaso zuten Ordiziaren aurrean.