Lehengo igandean Euskal Ligako azken partida irabazita, GF Zuazori 31-19, Bera Bera da aurtengo txapelduna ligaxkan, 21 jardunaldietatik 19 irabazita eta bakarra berdinduta. Sailkapen nagusian Aiala Zarautz bigarren izan da, Indupime Basauri gaindituta. Portugaleteko Jarrilleras da lauko finala jokatuko duen beste taldea, apirilaren 21etik 23ra bitartean burutuko dena.
Harrobiko beste bi taldek jokatu zuten asteburuan, larunbatean Hernanin 33-32 galdu zuten Bera Berako mutilen kadeteek eta 24-30 Bera Bera Laranja jubenil taldeak Bidebietan Legazpiko Untzilla Abokatuak taldearen aurka.
Argazkiak Juan Antonio Garaikoetxea
Bera Bera Laranja
Bera Bera senior