Iaz Helvetia Alconbendasen aurka Bera Berak Loterías Ligako laugarren txapelketa eskuratu zuen Bidebietan azken jardunaldian. Bihar, berriz, 18etatik aurrera leku berean (Josu Ansoleaga eta Aitor Izquierdo, Euskadi) SUPER AMARA Bera Berak gainditu beharko duen aurkaria izango da Liga jokoan izango den 22. Jardunaldira begira A Guardara abantailarekin joan ahal izateko.
Horretarako taldearen asmoa da lehengo larunbateko jokoa hobetzea. Montse Puchek deialdi bera osatu du biharko baina donostiarrak komentzituta daude partida abantaila handigorekin ateratzeko, betiere aurkaria errespetatuz, denboraldi osoa lesioekin gorabeherak izan dituen Helvetia Alcobendas. Izan ere, azken asteetan ebakuntzak egin dizkieta Teresa Francés, Alba García eta Mónica Ausàs jokalariei. Hori dela eta, Aleksic eta Tanic serbiarrak fitxatu dituzte.
SUPER AMARA Bera Berako lau jokalari izan ziren Alcobendasen: Marta López, Maite Zugarrondo, Judith Sans eta Leire Aramendia; Nora Azurmendi donostiarra, aldiz, hirugarren urte betetzen ari da madrildarrekin. Taldearekin entrenaldiak burutu arren, Ana Martínezek ez du oraindik kirol altarik, hortaz, beste astebete itxaron beharko du.
Loterías Ligako 21. jardunaldia asteazkenean jarri zen martxan Telden, non Rocasak Godoy Maceira Porriño gainditu zuen, gaur ostirala Aula Valladolidek Base Villaverde hartuko du eta bihar Lasesarren Mecalia Atlético Guardések Prosetecnisa Zuazori egingo dio bisita.
A Sangrinan apiralen 22ko partidara abantailarekin iristea da SUPER AMARA Bera Beraren helburua.
Argazkia: Juan Antonio Vizcaíno