Barakaldon bezala, Bera Bera ufada moduan irten da. Carobels ULE-Cleba León taldeak minutu gutxi batzu baino ez dio partidari eutsi. Pucheren ohiko hasierako zazpikotearekin, Temprano atepean, Sans eta Martínez 6-0 defentsa erdian, Menéndez eta Arrojeria ondoan eta Pinedo eta Etxeberria hegaletan. Defentsako lana aipagarria eta Temprano ia gaindiezin. Leongo taldea saiatu da Mendozarekin (1-1), baina Arrojeria eta Martínezen artean kontrolpean izan dute argentinarra.
Baloi lapurtuak, etxekoen baloi galdua, blokajeak eta Tempranoren baloi luzeei esker Bera Berak martxa hartu du. Pinedok eta Menéndezek ondo aprobetxatu dute eta minutuak pasatu ahala, gipuzkoarren abantaila geroz eta handiagoa zen (10. min. 2-7).
Baina erlaxaziorik ez da iritsi, Bera Berak sendo jarraitzen du, Alicia Fernández pistara sartu da eta Bea Fernándezek asistentzia ederrak eman dizkie Menéndez eta Ezkurdiari Pinedo ordezkatu duena (28. min. 6-20). Atsedenaldian, 7-22 eta garaipena bideratuta.
Bigarren zatiaren hasieran Matxalen Ziarsolo atera da, urritik jokatzen ez zuena. Bi minutu beranduago gola sartu du hegaletik eta handik gutxira baloi loratua. Erritmoa falta zaio kapitainari baina eskumuturra bikaina izaten jarraitzen du. Bigarren zati osoa berarentzat.
Bigarren zatia ere aprobetxatu dute Zugarrondo, Tania Yáñez eta Maialen Múgicak. Atezaina ondo hasi da baina ondoren defentsak hutsuneak utzi ditu; bizkaitarrak bere baliabideen adibideak utzi ditu eta zarauztarrak lan ona burutu du defentsan, bi baloi berreskuratuta.
Hortaz, bi puntu, 17, garaipen jarraian, denboraldi batean errekorra dena eta larunbateko partida ondo prestatzea. Bidebietan Helvetia Alcobendas hartuko du Bera Berak, garaipen batek laugarren Ligaren jarraian utziko luke Donostian.
Fitxa: Carobels ULE-Cleba León: 23, Bera Bera 43
Carobels ULE-Cleba León 23 (7+16): Palomino, González (1), Méndez (3), Bartolomé (2), Ocáriz, Mendoza (7) eta Caño (7) –titular- Rodriguez (1), Vara (1), Lozano, del Ganso, Viñuela, Gutiérrez, Sánchez (1) eta Ramos (o.a..)
Bera Bera 43 (22+21): Temprano, Etxeberria (2), Menéndez (8), Sans (1), Martínez (2), Arrojeria (4) eta Pinedo (3) –titular- Ederra (6), Alicia Fernández (5), Ezkurdia (3), Bea Fernández (1), Ziarsolo (3, 1p), Yáñez (5), Múgica eta Zugarrondo (o.a.)
Epaileak: Vicente Peris –Sevilla- eta Héctor Fraile –Valentzia-
Kanporatuak: Rodríguez eta Vara Léonetik eta Sans Bera Beratik
Partzialak: 1-2, 2-7, 3-10, 5-13, 6-16, 7-22 –atsedenaldia- 8-25, 10-27, 12-29, 17-34, 22-38 eta 23-43
Gipuzkoarrek Leonen txapeldun izateko aukera urria dute. Partida irabazi eta Rocasak Granollersen galtzean datza. Batetik, Bera Berak ez du Leonen irabazten 2012ko azarotik (25-34), hurrengo bi norgehiagokak berdinketa baino ez zuen lortu, hori bai, Ligako azken jardunaldian eta behin txapeldun izanda. Bestetik, Rocasak KH7 Granollers izango du aurrean, Mecalia Atlético Guardés gainditzeko gai dena baina ezinean aritu dena aurkari ahulenen aurrean.
Bera Berak irabaziz gero, 17. garaipen jarraian lortuko luke eta, ondorioz, denboraldi batean erraskadan errekorra hautsiz. Montse Puchek taldea ondo ikusten du, Carobels ULE Cleba León gainditzeko komentzituta. Hauek etxean maila ona eman dute, zazpi garaipen, berdinketa bat eta lau porrotak, Helvetia Alcobendas eta Mecalia Atlético Guardés taldeei irabazita etxean. Loterías Ligako gol gehien jasotzen den taldea eta partidako 26 gol sartzen ditu. Halere, zortzigarren posturako lehian sartu da.