Bera Berako harrobiak sei partida izango ditu asteburuan, infantil nesken Bera Bera Bat taldea eta kadete nesken lehiaketak amaitu dituztelarik. Hortaz, larunbatean 9,30etan Andoaingo Allurralde kiroldegian, Bera Bera Bi infantil nesken taldeak Leizaran Eskubaloia A taldea izango du aurkari. Irungo Uranzu pilotalekuan berriz, 10,30etan, Bera Berako kadete taldeak Bidasoa Irun B izango du aurrean eta arratsaldean, Bidebietan 16etan, Bera Bera jubenil taldeak Aiala Zarautz hartuko du Gipuzkoako Koparen baitan.
Igandean 10etan, Bera Bera Hiru taldeak Bidebietan Aloña Mendi B hartuko du infantil nesken mailan; mutiletan, Bera Bera Tolosako Usabal kiroldegian Tolosa Eskubaloia izango du aurrean eta asteburua senior taldeak itxiko du Oñatin, Aloña Mendiren aurrean Zubikoan, 12etan.
Urrian bi partida jarraian galdu ostean, Rocasa eta Mecalia Atlético Guardésekin, Montse Puche entrenatzaileak ideia bat zabaltzen eta barneratzen hasi zen “maiatzera bitartean guretzako norgehiagoka guztiak finalak dira”. Eta denborak arrazoia eman dio. Udazkenean sufritu zuen Bera Berak, EHFko kanporaketan ere kale egin zuen Eslovakiako Iuventa Michalovce taldearen aurka (58-53) eta liga eskuratzeko inork gutxik jarri zuen faborito nagusien artean.
Baina errealitateak prebisio horiek zapuztu dituzte, Bidebietan egindako lanak emaitzak eman dituelarik.
Azaroan lorturiko bi garaipenekin Rocasarekiko tartea lau puntuetan utzi zuen baina Bera Berak bigarren postua berreskuratu zuen, Guardés eta Zuazo puntu bakar batera izanda (egun, 10 eta 19 puntura daude). 2016. urtea garaipenez josita etorri zaigu, bata bestearen atzetik, guztira 20: Ligako 16 eta Kopako 4. Hortaz, Bera Beraren azken porrota azaroaren 14ean izan zen Eslovakian.
Lehengo larunbatean Barakaldon lorturiko garaipenarekin, Bera Berak ligan denboraldi batean markarik onena berdindu zuen, hau da, 16 partida jarraian, 2014ko azaroaren 16tik 2015eko maiatzaren 23ra arte.
Gainera, hurrengo norgehiagokan Leonen berdindu zuen Bera Berak, etxerako lanak eginda, alegia. 2013-14 ligan Gipuzkoarrek ere hamar partidako marka gelditu zuten Leongo berdinketarekin, azken partidan, hemen ere txapelduna izanik. Datorren larunbatean Leonera egingo dute visita gipuzkoarrek, Ademarrek jokatuko duenez, Loterías Ligako partida San Esteban kiroldegian jokotuko da 19etan (Vicente Peris –Sevilla- eta Héctor Fraile –Valentzia).
Antza, Bera Berak garaipen marka berria ezarri beharko du Liga laugarren aldiz berreskuratzeko. Izan ere, bi txapelketa 47 punturekin amaitu du eta bakarra 48 punturekin, hau da, bost eta lau puntu baino ez ditu utzi lau denboraldi bakoitzean. Rocasak Granollers talde irregularrari egingo dio visita eta bere ibilbidea Telden Clínicas Rincón Málagaren aurka amaituko du.
Bera Berako harrobiak jokatu dituen sei partidetan emaitza guztiak eman dira: lau garaipen, berdinketa bat eta porrot bakarra.
Ostiralean, Bera Berako senior taldeak 40-15 gainditu zuen Egia Arrano Elkartea Gipuzkoako Koparen baitan.
Bestetik, jubenil taldeak amore eman zuen Elgoibarren Tecnifuelle taldearen aurka (33-25); kadete mailako mutilek, aldiz, Bergarari irabazi zioten (27-23).
Infantil mailan, nesketan, Bera Bera Bi taldeak berdindu zuen Zumaiako Kalari Taberna Pulpo taldearen aurka (17-17), Bera Bera Hiruk Elgoibarren Ferópticos Ikus gainditu zuen(12-17) eta mutilek Ama Guadalupekoa mendean hartu zuten (31-18).
Partida hasi eta berehala, Bera Berak argi eta garbi utzi du Lasesarren ez zuela zalantzetarako betarik utziko eta 22 minutu harrigarriei esker partida erabat erabaki du (2-17). Hortaz, gipuzkoarrek beste urrats bat eman dute Liga eskuratze aldera bi jardunaldi falta direnean. Bera Berak lidergoan jarraitzen du gol average lagun, datorren astean Leonera egingo du bidaia eta maiatzaren 28an, etxean, itxiko du denboraldia Helvetia Alcobendasekin, bi norgehiagokak 19etan izango direlarik.
Puchek hasierako zazpikoteari jarraipena eman dio, hala, Temprano atepean, Sans eta Martínez erdian, Arrojeria eta Menéndez ondoan eta Pinedo eta Etxeberria hegaletan. Aurreneko erasoan, Arrojeriak aurkitu du hutsunea, ondoren Manriquek berdindu du baina hortik aurrera ufada batean, Bera Berak tarte zabala ireki du. Batez ere, nabarmentzeko da defentsan egindako lana, Ainhoa Hernández piboteak ez du baloia ikusi hasieran eta Tempranok igarri dio Steinbach alboko jokalariari.
Aitzitik, erasoan bizkaitarren defentsa gainditu du Bera Berak joku azkarra bitarte. Eta defentsari esker, kontraerasoan ere atera da Tempranoren baloi luzeak aprobetxatuz eta gero Tania Yáñezen jaurtiketak medio. Minutuak pasatu ahala, abantaila handituz joan da, Sergio Barcenillak partida bigarren aldiz gelditu du (2-16) eta bere taldeak erantzun du atsedenaldira 8-18 iristeko.
Bigarrenean, Zugarrondok Temprano ordezkatu du eta Puchek Alicia eta Bea Fernández sartu ditu. Lehenengo zatian ikusitakoa, zaila zen intentsitatea mantentzea eta partidak maila galdu du. Zuazok murriztu ditu aldeak (16-24), Puchek esnatuarazi behar izan du taldeak eta jokalariek erantzun dute 1-7 partzialarekin.
Hortaz, garaipen berria Bera Berarentzat, orain bi norgehiagoka falta zaizkio laugarren Ligari heltzeko.
Fitxa: Prosetecnisa Zuazo Barakaldo 17, Bera Bera 30
Prosetecnisa Zuazo Barakaldo 17 (8+9): Castellanos, Oihane Gil, De Andrés (2), Martín, Nogales (1), Hernández (4) eta Berastain –titular- Manrique (1), Steinbach (2p), Elizegi (2), Azaola (1), Mujika, S. Gil (3), Agirregomezkorta (1), Aallá (o.a.), García (o.a.)
Bera Bera 30 (18+12): Temprano, Etxeberria (2), Menéndez (3), Ederra, Arrojeria (3), Martínez (6, 2p) eta Pinedo (5, 1p) –titular- Sans (3), Yáñez (4), Ezkurdia (1), Alicia Fernández, Bea Fernández (1), Múgica (2p), Lizarbe eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Husillos
Epaileak: Matías Muñiz eta Joseba Jokin Ordoki (Nafarroa)
Kanporatuak: S. Gil Zuazotik eta Martínez Bera Beratik.
Partzialak: 1-3, 2-7, 2-9, 2-14, 4-17, 8-18 –atsedenaldia- 11-20, 12-20, 13-22, 15-24, 16-27 eta 17-30
Azkeneko deialdiak errepikatuko du bihar, Alicia Fernández barne nahiz eta orkatila bihurrituta bere partaidetza kolokan egon. Bera Berak Lasesarre bisitatuko du larunbatean (19etan) Prosetecnisa Zuazo Barakaldori aurre egiteko (Matías Muñiz eta Joseba Jokin Ordoki, nafarrak) Liga berriro irabazi nahi badu.
Komunikabideen aurrean, Montse Puche entrenatzaileak aipatu du jokalariek “jakin badakite azken esfortzuaren aurrean gaudela”. “Liga amaieran gaude baina konzentraturik, entrenaldietan nabaritzen da gure esku dagoela eta topera irten behar dugula azken hiru partida hauetan” denboraldi hasieran inork gutxik espero zuen erronka gertu dagoelako.
Puchek azpimarratu du “intentsitatea eta azken aste hauetako maila mantentzen saiatu gara”. Zuazoren inguruan galdetuta, Bera Berako entrenatzaileak Kopako finalaz eredu hartzea baztertu du “gu Kopara bikain iritsi ginelako eta bi taldeen arteko aldea ez da hori eta gogoratu behar dut aurreneko itzulian Bidebietan asko sufritu genuela”.