Lehengo asteazkenean Irungo San Juan enparantzan, SUPER AMARA Bera Bera eta CD Bidasoa-Irun taldeek #GipuzkoaActiveHacking martxan jarri zuten, kirola kalean egiteko abian jarri den ekimena.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kiroletako Departamentuak sustatuta, SUPER AMARA Bera Berako hiru jokalari: Patri Elorza, Silvia Ederra eta Leire Aramendia eta beste horrenbeste CD Bidasoa-Irun taldetik: Asier Zubiria, Jon Azkue eta Markel Beltza eskubaloi pista osatu zuten Irungo enparantzan eta SUPER AMARAko erosketako orga atezainarik gabe ate moduan jarri zuten. Talde mistoak egin zituzten eta eraskutaldia ostean, neska-mutilak sartu ziren joku ezberdinak egitera horien artean dibertigarriena bola-irenslearena izan zelarik.
Europako proiektu baten baitan kokaturik, ekimen honen bidez Foru Aldundiak gazteriari adierazi nahi dio kalea ere jokutarako eremu aproposa dela, kiroletarako edo jarduera fisikoetarako. Horrela, #GipuzkoaActiveHacking se hashtag irekita dago sare sozialetan argazkiak edo bideoak igotzeko.