Bere taldekoa ez ezik partidakoa golegile nagusiena ere izan zen larunbatean, Bera Berak aise irabazi zuen partidan (37-15) Carobels ULE Cleba León taldearen aurka. Sei gol sartu zituen eta ez da lehenengo aldia taldeko golegile nagusi gisa ateratzen dela, izan ere, azaroaren 7ko BM Porriñoren aurkako norgehiagokan Bidebietan, zazpi gol egin zituen Uxue Ezkurdiak.
Urteko ligako aurreneko partidan Prosetecnisa Zuazo Barakaldoren aurka, Puchek hasiera zazpikotean kokatu zuen Ezkurdia esker hegalean. Ondo amaitu zituen bi kontraerasoei esker arnasa eman zien taldeari, ondoren Maitane Etxeberriari utzi zion lekua baina hegalekoa aldatzeko eta Pinedori atsedena emateko. Horrez ostean eserlekuan jarraitu zuen.
Bere patua da, agertzea eta desagertzea. Duela lau urte (2012ko urtarrilean) Etxebarrin, Kukullagaren aurkako partida batean egin zuen debuta jubenil mailako zentrala. Orduan Eider Rubio eta Bea Fernández izan zituen ondoan lehenengo lerroan orain, aldiz, hegalean aritzen da, entrenatzailearen beharretara egokituz eta bost izan ditu dagoeneko: Reyes Carrere, Imanol Álvarez, Aitor Etxaburu, Tati Garmendia eta Montse Puche. 22 urte egingo ditu ostiralean.
Bera Berako aurreneko ligako denboraldian bost gol egin zituen –Mar Alicanteri aurrenekoa-; hurrengoan, Imanol Álvarezekin, hamaika, Champions League eta Kopan debuta egin zuelarik. Ezker hegaleko posizioan Ziarsolo eta Pinedorekin, ‘7’a eskuin hegaletara egokitu da, Maitane Etxeberriarekin. Iaz 18 gol sartu zituen Ligan, Kopako final-zortzirenetan lau eta Superkopan nahiz EHFn debuta egin zuen eta Turkiara bidaiatu.
Aurtengo denboraldian, Ziarsoloren lesioak eta Etxeberriaren arazoak tarteko, minutu ugari izan du Ezkurdiak. Izan ere, iaz baino gol gehiago daramazki egun, ligan 23 eta EHFn bat, Eslovakian sartu zuena. Superkopako finalean ez zuen suerterik izan Navarro atezainaren aurrean baina Ligan Bidebietan asmatu zuen.
Bere ezaugarriak ondo baino hobeto ustiatzen ditu Ezkurdiak. Carobels ULE Cleba León taldearen aurkako larunbateko partidan nabarian gelditu zena, aurreneko baloia galdu arren, lau gol sartu zituen aurreneko zatian, hiru kontraeraso eta beste gol bat eskuin hegaletatik irteten eta Leongo defentsako erditik pasatuz. Horrez ostean, Cristina González atezainaren zutoinean jo zuen bidalitako jaurtiketa eta bigarren zatian, Palomino atezainak baloia atera zion kontraerasoan baina beste bi egin zituen, hegaletik pibote posiziora mugituz, Erreka Laranjako peñako bazkideek jokaldirik onena izendatu zuena eta Silvia Ederrari pasea eman zion.
Plantillan lekua egitea kostatu zaio, baina azkarra denez aurkitu egin du eta jakin badaki lanean jarraitu behar duela baina ez da arazo, emakume saiatua delako.
Denetarik asteburuan harrobiko taldeen emaitzen artean. Alde batetik, euskal ligan jubenil taldeak baino ez zuen garaipena lortu (23-18) Kukullaga Etxebarriren aurkako bi partidetan, hortaz, datorren larunbatean Usurbilen garaipena –hiru goleko aldearekin- eta gutxienez berdinketa behar dituzte jubenil eta kadete taldeak mailari eusteko.
Bestetik, senior taldeak ezin izan zion zeraman tarteari itxi eta partida amaieran Aloña Mendik berdinketa lortu zuen Eider Lizarberen azken jaurtiketa bertako atezainak urrundu baitzuen. Horrela, puntu batekin (25-25) hasi du bere ibilbidea fase honetan. Datorren larunbatean Ereintza Barymont hartuko du Bidebietan 20etan.
Bestetik, kadete mailako mutilek 31-30 galdu zuten Bidasoa Irun B taldearen aurka.
Infantil maila
Infantil mailan ere garaipenik ez, Bera Bera Bat taldeak 15-24 Bidasoa Irun A taldearen aurka, Bera Bera Bik ere porrota jaso zuen 11-20 Bidasoa Irun B taldearen aurka eta Udarregi Usurbilek 19-15 gainditu zuen Bera Bera Hiru. Mutilek 17-20 galdu zuen Egia Eskubaloiaren aurrean.
Montse Puche entrenatzailearen jokalariek horrelako partida behar zute. Defentsan intentsitate handiz, Leongo lehenengo lerroa itotzen, Temprano eta ondoren Zugarrondo atezainen geldiketa onak, kontraerasora azkar atereaz, aurkariaren ate aurrean ondo jaurtitzen eta baloi galduak murrizten.
Hasieran, Puchek Alicia Fernándezi eman dio gidaritza eta Sans erasoan mantendu du. Martínezek bere leku utzi dio Yáñezi eta Menéndezek osatu du lehenengo lerroa. Hegaletan, Ezkurdia eta Pinedo.
Menéndezek ireki du partida eta horren ostean Ezkurdia aurreneko kontraerasoa bete du. Zarauztarra eraginko egon da Cristina González atezainaren aurrean eta Tania Yáñez lagun, Bera Bera aurreneko abantaila atera du 10, minutuan (8-3). Okerrena, galdu diren hiru baloiak. Abantaila izan arren, gipuzkoarrek ez dute intentsitatea jaitsi eta Ezkurdiaren bidez tartea handiago egin dute. Leonen Luciana Mendozak hartu du erantzukizuna.
Ondoren, Etxeberria, Bea Fernández, Arrojeria eta Ederra sartu ditu Puchek. Taldeari kosta egin zaio moldatzea baina Bea Fernándezen bi golekin eta Tempranoren geldiketak medio, gipuzkoarrek atsedenaldian 19-9 partida erabakita utzi dute. Asturiarrak zortzi geldiketa, guztira zazpi baloi galdu direa eta jaurtiketetan, 23tik, 19 gol.
Bigarren zatian, Sansek gola sartu du, Zugarrondok ondo baino hobeto bete du Tempranok utzitako lekua –bigarren zatian, 12 geldiketa- eta Bera Berak minutuak pasatu ahala tartea ireki du Pinedo eta Menéndezen golei esker. Ostean Bea Fernández, Alicia Fernández, Etxeberria eta Ederra jokalarien minutuak izan dira, hortaz, jokalari guztiek sartu dute gola eta Puchek defentsaren erdian kokatu ditu Etxeberria eta Bea Fernández. Leonen aldetik aipagarriena Palomino atezainaren geldiketak.
Sentsazio onak berreskuratu ditu gaur Bera Berak, Alcobendasen datorren astean lehenengo itzuliari amaiera jartzeko ondo datorkizona. Gainera, Mecalia Atlético Guardésekiko tartea ireki du galizarrek Valladoliden galdu baitute.
Fitxa: Bera Bera 37, Carobels ULE Cleba León 15
Bera Bera 37 (19+18): Temprano, Ezkurdia (6), Menéndez (5), Alicia Fernandez (5, 2p), Martínez (1), Sans (1) eta Pinedo (4) –titular- Yáñez (3), Arrojeria (1), Bea Fernández (5, 1p), Etxeberria (3), Ederra (3) eta Zugarrondo (o.a.).
Carobels ULE Cleba León 15 (9+6): C. González, Caño (3, 1p), De Sousa (4), Mendoza (4), Cabello, Méndez eta M. González (2) –titular- Rodríguez, Sánchez (1), Vara (1), Bartolomé, Okariz, Del Ganso, Gutiérrez eta Palomino (o.a.).
Epaileak: Javier Gutiérrez –kantabriarra- eta Sergio Elordui –euskalduna-
Excluyeron: Menéndez, Sans y Martínez por Bera Bera y Rodríguez por Carobels ULE Cleba León.
Partzialak: 4-2, 8-3, 12-5, 14-6, 16-7, 19-9 –atsedenaldia- 20-9, 22-11, 27-11, 30-12, 34-13 eta 37-15.
Bera Bera Eskubaloiko jokalari Eli Pinedok gaur eguardian San Telmo Museoan buruturiko euskararen sustapenaren aldeko kanpainan parte hartu du. Hemendik aurrera, Txantxangorri batek irudikatuko du euskararen presentzia, Kirmen Uribe idazleak adierazi duen bezala euskara bezala txikia delako baina gurea.
Hortaz, Eusko Jaurlaritzako, Foru Aldundietako eta udal ordezkariekin batera, hezkuntza, empresa, erakunde eta kirol taldeetako ordezkariak elkartu dira San Telmon, euskarari hegoak jartzeko konpromisoa hartu dutenak.
Zentzu honetan, hitz hartu duenean, Eli Pinedo adierazi du “emakumezkoen kirolak bezala euskarak hegoak behar ditu, euskera mundiala da, gurea sentitzen dugu eta Bera Bera ere Txantxangorri izango da”.
Bidebietan berriro ere baina ohi baino ordubete lehenago, larunbatean 18etan, Bera Berak Carobels ULE Cleba León hartuko du (Javier Gutiérrez – kantabriarra- eta Sergio Elordui – euskalduna-). Lehenengo itzuliko azkenaurreko jardunaldia izango da.
Prosetecnisa Zuazo Barakaldo taldearen aurkako partida txarra izan zela jakinda, zaleen aurrean bestelako irudia eman nahi du Bera Berak. Horretarako aste osoan zehar lana egin du helburu batekin, baloi galduak murrizteko, izan ere, lehengo larunbatean horrek eragin handia izan zuen norgehiagokan.
Deialdian ez ditu aldaketak egin Puchek. Mezua berretsu du hobetze aldera Egiako mutien aurkako partida-entrenaldia ere jokatu zuen atzo Bera Berak
Hortaz, 13 jokalarien artean izango da berriro ere Bea Fernández. Jaurtiketetan ez zuen asmata Zuazoren aurka baina azken minutuetan lasaitasuna eman zion taldeari.
Aurrean, Leongo Carobels ULE Cleba León. Talde handiak gainditzeko gai dena, aurten etxean Mecalia Atlético Guardés eta Helvetia Alcobendasi irabazi die –hirugarren eta bosgarrena sailkapenean-, baina partida txarrak ere egiten dituena, besteak beste, lehengo larunbatean Oviedoko Jofemesaren aurrean 29-23. Partidako 30 gol baino gehiago jasota, Aiala Zarautzekin batera da Loterías Ligako gol gehien jasotzen duen taldea. Etenaldian Argentinako eta Brasilgo Luciana Mendoza eta Danielle de Sousa internazionalal fitxatu ditu.
Bera Berak Rocasa presionatzen jarraituko du, oraindik bi partidetara dagoena baina lehengo asteazkenean Valentzian partida amaitzeko 30 segundo falta zirela sartutako gol batekin irabazi zuena.