Bera Bera

Select your language

Lehengo asteburuan ez bezala, gaur SUPER AMARA Bera Berak Helvetia Alcobendasek planteatu dion defentsa irekia gainditzeko giltza segituan aurkitu du eta 11. minutura iritsi baino lehen norgehiagoka aise menperatu du (6-1). Giltza pibotean zegoen, izan ere, Ederrak lehen gola sartzeaz gain hurrengo bi asistentziak eman dizkeie Menéndez eta Elorzari taldea 3-0 aurretik jartzeko. Gainontzekoak defentsak egin du, intentsitatea handikoa madrildarrek lehenengo lerroak egin duen jokoa oztopatuz, non Gandulfo, Andreu eta Aleksic arazoan zituztez eta ondoren Azurmendi donostiarrak baliabide gehiago eskaini ditu. Eta horren ostean Temprano zegoen, 6-0 defentsaren lana berretsi duena, Elorza, Sans, Etxeberria eta Menéndez erdian eta López eta Ezkurdia hegaletan osatua. Hortaz, SUPER AMARA Bera Berak kontraerasoak gauzatu ditu López, Menéndez eta Ezkurdiarekin eta joku geldoan, Etxeberria bikain egon da eskuin alboko jokalari gisa (13-4). Minutuak pasatu ahala, bertakoen abantaila geroz eta zabalago zen Alcobendasen entrenatzaileak birritan norgehiagoka gelditu arren. Azkenekoan ia banakako defentsa agindu du, gipuzkoarrek aise gainditu dutena. Abantailari esker, Puchek eserlekua mugitu du Múgica, Aramendia eta Lizarbe sartuz eta bigarren zatian Berasategi, Encina eta Zaldua, Menéndez eta Etxeberriari atsedena emanez. Bigarren zati honetan Helvetia Alcobendasek defentsa itxi du eta horrek zailtasunak eman dizkio SUPER AMARA Bera Berari. Erasoan, madrildarrek Navas Flox aurkitu dute baina donostiarrek 3-0 partziala lortu dute Ezkurdia, Sans eta López jokalarien golei esker partida (24-14, min 53) kontrolpean jartzeko. Norgehiagoka amaieran Ane Encinaren gola iritsi da, SUPER AMARA Bera Berarekin aurrenekoa, Emua eta Legazpitik etorritako jendeak ederki asko ospatu duena. Hortaz, donostiarrek helburua bete dute, hau da, Loterías Ligako partidarik garrantzitsuenetan, apirilaren 22an A Guardan Mecalia Atlético Guardésen aurka, lider izatea. Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 27, Helvetia Alcobendas 17 SUPER AMARA Bera Bera 27 (16+11): Temprano, Etxeberria (4), López (5, 2p), Sans (2), Elorza (3), Menéndez (3) eta Ezkurdia (3) –titular- Ederra (3), Múgica, Lizarbe, Aramendia (3), Encina (1), Berasategi, Zaldua eta Zugarrondo (o.a.). Helvetia Alcobendas 17 (9+8): Ciobanu, Navas Flox (4), Gandulfo (4), Andreu (3), Aleksic (1), Ausàs, Cardador (1) –titular- Azurmendi (3), Fernández, Tanic, Llopis (o.a.), Mejia, Boada (1p), San José. Epaileak: Josu Ansoleaga eta Aitor Izquierdo (euskaldunak) Kanporatuak: Elorza (2) eta Sans SUPER AMARA Bera Beratik eta Gandulfo Helvetia Alcobendasetik Partzialak: 1-0, 5-0, 8-2, 11-3, 13-4, 16-7 –titular- 18-9, 19-9, 19-12, 20-13, 26-15 eta 27-17

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores