Marta López jokalariarentzar “partida berezia izango da”. Puertosolen hezia, “jubeniletan bi urte igaro nituen orduan Costa del Sol taldean, taldekide ohiak izango ditut aurreran eta ilusioa ematen dit”. Malagako hegaleko jokalariak zilarrezko mailan jokatu zuen, ondoren Alcobendasen egon zen eta Frantziako Fleury taldean zegoela Málagak 2014-15 denboraldian egin zuen debuta ohezko mailan.
Nahiz eta Donostian oraindik bi hilabete ez dituen egin, internazionalak dio “oso gustora nago hemen”. “Astelehenetik ostiralera gogor egiten dugu lan eta larunbatean guztia ondo atera ez bada ere, lan horrek tituluak eta jokuan hobekuntza ekarriko digu” ohartarazi du. “Hona etortzen oso erabaki egokia hartu dut” adierazi du.
Espainiako selekzioan burutu duen azken konzentrazioaz galdeturik, Marta Lópezek esan du “ziklo berri bat da, lan handia egin dugu talde berria osatzeko”, Alemaniaren aurkako partidei gehiegi erreparatu gabe “lana eta pazientzia” eskatu du.
Bestalde, Montse Puchek onartu du “etenaldia ondo etorri zaigu taldea finkatzeko”. “Indar handiko taldea” da Rincón Fertilidad Málaga, “fitxaketa onak egin dituena –Guardesetik Maestro, Benzal, Paula García eta Barrios-, eta egutegiak ez diona mesederik egin baina Zuazoren aurkako garaipenarekin aurrera joko dute”.
Jardunaldia asteazkenean hasi zen, Porriñoren garaipenarekin Helvetia Alcobendasen aurka (25-22), horaz galiziarrak jokaturiko bost partiden jabe egin dira. Guardések Leonen jokatuko du, Rocasak Base Villaverde hartuko du Telden eta Zuazok, Mavi Lasesarren.
Ikus bideoa
Ikus Juan Antonio Garaikoetxearen argazkiak
Ikus laburpena bideoan
Eta kadeteetan, nesketetan, Bera Bera Urdina taldeak 50-2 irabazi zion CB Urola EK taldeari Bidebietan eta Bera Bera Laranjak ordez 41-8 galdu zuen Ereintza Beissier taldearen aurrean. Mutilek, aldiz, Irunen porrota jaso zuen 37-25 Bidasoaren aurka.
































