Hortik aurrera Mediterraneoko hiru aurkariak izango ditu jarraian: Elche Mustang, Canyamelar Valencia etxean hartuko du eta Granollersera egingo du bidaia urriaren 1ean. Urriaren 15ean astebeteko etenaldi ostean Málagako taldea agertuko da Bidebietan, orain Rincón Fertilidad deiturikoa eta horren ostean igo berri direnak urriaren 22an Super Amara Bera Berak Gijónen Mavi Nuevas Tecnologías izango du aurrean eta astebete beranduago Bidebietan debutari izango dira BM Base Villaverde madrildarrak.
Azaroan egutegia zailagoa da gipuzkoarrentzat, Loterías Ligako lehenengo faseari amaiera jartzeko, izan ere, Alcobendasen eta Porriñon arituko delako eta tartean Mecalia Atlético Guardés, Bidebietan.
2017 urte hasiera, mamitsua. Super Amara Bera Bera Rocasa hartuko du urtea irekitzeko urtarrilaren 14ean, gipuzkoarrak Barakaldon arituko dira ondoren Prosetecnisa Zuazorekin eta lehenengo itzulia amaitzeko Esencia 27 ULE Cleba León Donostian izango da urtarrilaren 28an.
Otsailean, bi partida. Valladolidera eta Elche Mustang, Bidebietan. Otsailaren 18an Kopako kanporaketan ez du parte hartuko Super Amara Bera Berak, hurrengo bidaia Valentziara egingo duena. KH7 Granollers Bidebietan eta Malagara martxoaren 11n. Beste etenaldia eta hiru jardunaldi Aste Santu aurretik: Mavi Nuevas Tecnologías Bidebietan, Madridera Base Villaverde bisitatzera eta Helvetia Alcobendas Donostian. Aste Santua behin pasaturik eta Kopa aurretik, A Guardara.
Kopa ostean, maiatzean, Super Amara Bera Berak BM Porriño hartuko du Bidebietan, horren ostean Teldera egingo du bidaia –ia ohikoa bihurtzen ari dena- eta Liga amaituko du Bidebietan Prosetecnisa Zuazo Barakaldorekin eta Leonen, hau ere ia tradizionala.
Ikus Liga Loterías egutegia
Europa
Hori guztia Europako partidak kontatu gabe. Super Amara Bera Berak Txapeldunen ligako multzoe faserako txartela lortuz gero urriaren 12tik azaroaren 19ra arte, astean bi partida jokatuko lituzke: Rincón Fertilidad Bidebieta (U12), Astrakhanochka (U16), Gijón (U19), Vardar Donostian (U22), Base Villaverde Bidebietan (U26), FTC Gascan (U29), Alcobendasen (A2), Budapesten (A5), Guardés Bidebietan (A9), Astrakhanochka Gascan (A12), Porriño (A16) eta amaiera Skopjen Macedonian azaroaren 19an.
Donostiarrek partida bakarra irabaziz gero EHFko hirugarren kanporaketari ekingo diote azaroaren 12 eta 19an, hortaz, galiziarren aurkako partidak aurreratuko lirateko Guardesen aurkakoa - Challengeko norgehiagoka dute ere bai- eta Porriñora bidaia. Atarikoan bi partida galduz gero urrian sartuko litzateke Super Amara Bera Bera EHFn.
2017ari begira, Super Amara Bera Bera Txapeldunen ligan arituz gero, beste sei partida ziurtaturik ditu, Txapeldunen ligan bertan edo EHFko multzoko fasean.
Rioko Joku Olinpikoetan arituko diren jokalariak izan ezik, nobedadeak izan dira Leire Aramendia eta Andrea Zaldua. Nafarra Helvetia Alcobendasetik dator eta ezker hegalekoa indartuko du, zarauztarrak Super Amara Bera Berako plantilla osatuko du Aiala Zarautzen bi urte utzita igaro ostean. 2015. urte amaieran alboko jokalariak belaunean eta orkatilean lesio larria jasan zuen eta errekuperatuta izan arren pistako entrenaldietara moldatu behar du.
Bestetik, hirugarren nobedadea da Nagore Odriozola atezaina, iaz Aiala Zarautzen aritu zena. Senior taldean arituko da eta aurredenborladian Ana Tempranoren hutsunea beteko du, izan ere ebakuntzari egin behar diote internazionalari, kirolarekin zerikusirik duen arazo bat konpontzeko. Atezaina, Judith Sans eta Ana Martínez abuztuan zehar sartuko dira taldean.
Horrez gain, taldea osatu dute harrobiko jokalari Eider Lizarbe, Maialen Husillos, Lur Errekondo, Ainhoa Etxeberria eta datozen egunetan iritsiko dira Elene Vázquez eta Irati Kamio jubenilak. Azkenik, Errotabarri Ermua eta Usurbil taldeetako, Ane Encina eta Estitxu Berasategik osatuko dute aurredenboraldia Super Amara Bera Berarekin.
Komunikabideen aurrean, Puchek aipatu du “uda mamitsua izan da Bera Beran, Super Amara bezalako babeslea iritsi da, Txapeldunen Ligan inskripzioa eta ondoren, fasea antolatzeko erabakia”. Kirol arloari begira, entrenatzaileak onartu du “ilusioa Donostian Txapeldunen liga hartuko dugulako”. Plantillaz galdeturik “oreka” azpimarratu du Puchek.
Alba Menéndezek, Miniestadioan ziren jokalarietatik denboraldi gehien daramana, konfirmatu du “ilusio handia egiten du merezitakoa aurten jokatze aukera dugulako”. Taldekide berriei inguruan adierazi du “gure jokatzeko erara ahalik eta azkarren moldatzea espero dut” eta era berean “tituluak lortzeko borrokan taldea ikustea”.
26 urteko malako hegalekoak Frantziak Fleury taldean egin ditu hiru urte arrakastsuak, Liga, Frantziako Kopa eta Ligako kopa eskuratuz, eskuin hegaleko onena birritan izendatu zutelarik. Marta Lópezek onartu du “Frantzian urte onak pasatu arren, aurten aldaketa behar nuen eta motibazio berri bat”. Hortaz internazionalak “itzultzea burutik pasa zitzaidan eta lehenengo aukera Bera Bera zen niretzat” adierazi du.
Montse Puchek zuzentzen duen taldeaz galdeturik, “osaturik dago eta elkarrekin lan ona burutu dute. Selekzioko jokalariekin bat egin dut eta Judith Sans eta Ana Martínez oso ondo iritsi dira, lan bikaina burutu duten seinale”. Bere ekarpenaz aitortu du “zaleek onena ematea espero dute eta denboraldian horrela izatea nahi nuke”.
Ekainaren 29an Vienan egindako zozketaren arabera, Super Amara Bera Bera finalerdietan Austriako Hypo historikoa izango du aurreran eta beste kanporaketan Alemaniako HC Leipzig faboritoa eta Bielorrusiako HC Gomel taldeen artean izango da. EHFk fasea antolatzeko lehentasuna alemaniarren esku utzi zuen, ondoren austriarren esku baina hasiera batean inork ez zuen proposamenik luzatu atarikoa hartzeko.
Kontxako bigarren igandea izanik, Super Amara Bera Berak irailaren 9a –ostirala (jai Gipuzkoan) eta irailaren 10a, larunbata proposatu zion EHFri, ordutegiak zehazteke, izan ere, ETBk eskainiko baititu partidak. Ekimen honekin, Super Amara Bera Berak Txapeldunen liga Donostiara berriro ekartzea lortu du, 2013ko multzoen fasean parte hartu eta gero.
Arestian aipaturiko hiru jokalarian izan ezik, hiru tituluak eskuratu zuen plantilla Bidebietan mantentzea lortu du Tati Garmendiak, hortaz, denboraldia berme handiarekin hasiko du taldeak. Hortik aurrera, Leire Aramendiak esker hegalekoa indartuko du, Patri Elorzak aurreneko lerroa eta Marta Lópezek eskuin hegalekoa. Horrez gain, Zarautzen utzita bi denboraldi burutu ostean Bidebitan geldituko da Andrea Zaldua, medikuaren alta jaso duena eta Maialen Múgica taldekideen erritmora jarriko da iaz belaunean izandako lesioa behin gaindituta. Joku Olinpikoetan arituko direnak faltan izango dira, alegia.
Harrobiko hainbat jokalarik ere aurredenboraldia burutuko dute: Eider Lizarbe, Maialen Husillos, Lur Errekondo, Ainhoa Etxeberria, Elene Vázquez, Irati Kamio, Ermuako Errotabarrin aritzen den Ane Encina eta Super Amara Bera Bera beste bi gipuzkoarrekin harremanetan dago Bidebietan entrenatzaen aritzeko.
Entrenatzaileen aldetik, nobedade bakarra da Gorka Núñez prestatzaile fisikoarena, Iker Fernández ordezkatuko duena.
Super Amara Bera Bera uztailaren 28an elkartuko da eta komunikabideen aurrean uztailaren 29an jarriko da. Hori baino lehenago, Donostiara egindako bidaia aprobetxaturik, Super Amara Bera Berak Marta López aurkeztuko du asteartean.
Lagunartekoak
Bost lagunarteko itxi ditu dagoeneko Super Amara Bera Berak. Iaz bezala, Celles sur Belle taldeak antolatu duen txapelketan parte hartuko du Super Amara Bera Berak, abuztuaren 18tik 20ra bitartean, Frantzian. Aurten elitera igo diren Celles sur Belle bera eta Tourseko Chambray –Nely Carla arituko da bertan- taldeak izango ditu aurkari.
Horrez gain, Egiako nazioarteko txapelketa jokatuko du Prosetecnisa Zuazo Barakaldo, Helvetia Alcobendas eta Celles sur Belle taldeekin batera. Bidebietan izango dira bi partida abuztuaren 25ean eta Egian beste bi larubat goizean, 27an. Abuztuaren 31n Bergaran Kilometroak egitasmoaren aldeko partida jokatuko dute Super Amara Bera Berak eta Aiala Zarautz taldeek eta irailaren 3an (18etan) denboraldiari ofizialki hasiera emango diote gipuzkoarrek Superkoparekin Iruñako Anaitasuna kiroldegian.