Hortaz, selekzioetako giltzarri nagusi da Bera Bera, aurten Puchek erabili dituen 17 jokalarietatik hamar izan dira selekzioetan, Bea Fernándezekin eta beste lauk lotura dute gaur egun Bera Berarekin: Ane Encina juniora Bidebietan astean behin entrenatzen duen Errotabarriko legazpiarra, Leire Aramendia (B selekzioa) eta Patri Elorza, eta Marta López (A selekzioa).
Debuta egin dutenak
Behin Bera Beran jokatu ostean selekzioarekin debuta egin dutenak ere badaude, egungo plantillako Judith Sans izan da azkena baina horien artean dira Maitane Etxeberria, Ana Temprano eta Silvia Ederra.
Suedian 2016ko Eurokopako sailkatze faseko azken bi partidetan debuta egin zuen Judith Sans 22 urteko Bera Berako jokalariak, Innsbrucken izan zen ekainaren 1ean Austriaren aurka. Era berean, Ana Martínezek Espainiako selekzioara bueltatu ia bi urte ostean. Behin Bera Berarekin aritu ostean Espainiako selekzioarekin debuta egin dutenak hainbat izan dira.
Garai batean izan ziren Tati Garmendia, Ane Eizagirre, Amaia Ugartemendia, Marga García, Esme López, Eider Rubio, Patri Pinedo, Matxalen Ziarsolo edo Zulai Agirre.
Tati Garmendia eta Esme Lópezek erretiroa hartu ostean, selekzioan erreferentziak izan dira Eli Pinedo –Cementos la Unión taldean zegoela egin zuen debuta- eta Bea Fernández -2009an iritsi zenean internazionala zen-.
Patri Elorza plantillara etorri zenean internazioanala zen baina Bera Beran egondako hiru denboraldietan (2012-2015) berretsi zuen eta 2014ko Eurokopako zilarrezkoan erabakiorra zen arabarra. Elorzak ibilbide berria egingo du Bera Beran.
O Porriñoko 2013ko Kopa ostean, Silvia Ederrak Carpati Trophy jokatu zuen. Hurrengo denboraldian, Ana Martínez deitu zuen –Elche Mustang taldean zegoela egin zuen debuta- Eurokopako sailkatze faserako baina Italian 2013ko urrian lesionatu zen. 2015eko izarren partida jokatu arte ez zen elxetarra bueltatu selekziora baina aurten burutu duen denboraldiak zerrendara eramandu du berriro eta egun Jokuetara joateko aukera du.
María Núñezek debuta egin zuen Alacanten zegoela baina Bera Beran egonda selekziora itzuli zen, Hungaria eta Kroaziako Eurokopa eta Danimarkako Mundiala jokatzeko, orain Dueñasek kanpoa utzi badu ere.
2014ko maiatzean Ana Temprano deitu zuen aurreneko aldiz –Sans eta Martínez deitu dituen une berean-. Hungaria eta Kroaziako Eurokopan izan zen atezaina eta egun 18 jokalarien artean dago.
Gaztea izan arren, Maitane Etxeberriak 18 urterekin egin zuen debuta Espainiarein izarren partidan izan bazen ere, 2015eko ekainean Ciudad Realen.
Esther Arrojeria -2014an egin zuen debuta junior mailako selekzioarekin- Alba Menéndez eta Maite Zugarrondok B selekzioarekin egin dute debura Unibertsitate mailako mundialean urrea lortuz.
Egungo ibilbidearekin eta SUPER AMARA Bera Berara iritsiko diren jokalariekin deialdi gehiago espero dira etorkizunean.
Hortaz, eskuin hegalekoa babestuko du Bera Berak, orain arte ardura hori Maitane Etxeberriak beregain hartu zuena. Marta Lópezen etorrerak presioa kenduko dio gipuzkoarrari eta bere jokuan hobetzeko aukerak eskaini.
26 urte izan arren, eskarmentu handiko jokalaria da Marta López. Alcobendasen lau urte egin zituen, Londresko Joku Olinpikoetan Carmen Martin ordezkatu ostean Frantziako Fleury taldeak fitxatu zuen, non ligako eskuin hegaleko jokalari onena izendatu zuten birritan. Txapeldunen ligako atarikoa ez ezik multzoen fasean eta main round delakoa ere jokatu ditu Malagako jokalariak.
Egun Rioko Joku Olinpikoak prestatzeko Jorge Dueñasek burutzen ari den prestaketa betetzen ari da. Norvegiako 4 nazioen izeneko txapelketan izango da López uztailaren 21etik 24ra bitartean, Pinedo, Temprano, Martínez, Sans eta Elorzarekin batera.