Super Amara Bera Berako entrenatzaile Montse Puche lehiaketa hasieraren inguruan jardun da gaur, “markagailuan estu” joan dela onartuz baina argudiatuz “bi asteetan bost partida jokatu ditugu, txapeldunen ligako atarikoak intentsitate handikoak izan direnak, handik lau egunetara Aula hartu genuen eta ia partida prestatzeko astirik gabe egin genuen Elxera bidaia”.
Hortaz, pozik dago “lorturiko lau puntuekin”, halere, onartzen du “oreka eza, batez ere Txapeldunen ligari erreparatu diogulako, kontutan izanda, Donostian antolatu den atarikoa hiruetatik estuena izan dela”.
Ondorioz, Puchek eta taldeak ondo hartu dute aste luzea. “Jokalarientzat arnasa hartzea izan da, gogor lan egin dugulako, zama handiko saioak, hasieratik maila ona eman nahi genuelako”. Super Amara Bera Berako entrenatzaileak gogoratu du “lehiaketan hasi baino bost egun lehenago jarri zirela taldearekin Patri Elorza eta Marta López”.
Hortaz, aste honetan zehar “oreka eta sistemen moldaketa landu ditugu eta gure helburuetan sakondu, hau da, zentzuk diren gure ezaugarriak eta zer lortu nahi dugun”.
Larubateko (Bidebietan, 18etan) partidaz galdeturik, Puchek espero du “gure jokoan sakontzea eta jokalarien konfidantzan sendotzea”. Canyamelar Valencia taldeak gol bakar batez galdu zuen Telden eta bi goles Prosetecnisa Zuazorekin, bi partidan aukerak izanik, Super Amara Bera Berako entrenatzaileak azpimarratu du “garbi dakite zer nahi duten eta guk gure baliabideak ditugu galerazteko”.
Loterías Ligan ematen ari den berdintasunaren inguruan, Montse Puchek dio “lehiakortasuna oso ona da guretzako eta publikoarentzako, edonork eman dezake sorpresa”.
Super Amara Bera Berako hiru jokalari daude Jorge Dueñas hautatzailearen 16ko zerrendan Alemaniako selekzioaren aurka bi lagunarteko jokatzeko, urriaren 7an eta 9an, Hanburgo eta Nordhorn hirietan, iparraldean. Marta López, Ana Martínez eta Judith Sans dira Madrilen urriaren 3an egon beharko dutenak, larunbatean (17etan) Granollersen jokatu ostean.
Pasa den asteburuan EHF Cupeko lehen kanporaketa osatu da, aurten Cup Winners’ Cupekin bat egin duen lehiaketa, Super Amara Bera Berak azaroan ekingo diona Donostian antolatu zen Txapeldunen ligako sailkatze fasean hirugarren postua lortu zuelako.
Guztira, 21 kanporaketa osatu dira, emaitza estu gutxi egon direlarik, gehienak tarte handiz erabaki baitira. Sorpresarik ez dira izan, agian Suediako Skuruk lau goleko abantaila galdu zuen Pragako Slavia taldearen aurrean.
Hortaz, Frantzia, Norvegia, Rusia edo Rumaniako ligako taldeak eman dute urratsa. Urrian lehiaketan sartuko diren taldeekin, EHFko bigarren kanporaketan oso kanporaketa interesgarriak biziko dira Frantziako lau taldeekin (Fleury, Brest, Issy Paris eta Nantes), Alemaniako hiru (Metzingen, Bietigheim eta Oldenburg), Danimarkako hiru (Randers, Viborg eta NFH), Slavia Praha eta Banik Most txekiarrak, Hungariako hiru (Alba, DVSC-TVP, Érd), Norvegiako hiru (Byasen, Tertnes Bergen eta Vipers Kristiansand), Errumaniako lau (Corona Brasov, Ploiesti, Roman eta Dunarea Braila –Super Amara Bera Berak ekiditu duena-), Errusiako hiru (Dinamo Sanara, Lada eta Kuban) eta Txapeldunen Ligako atarikoetan laugarren sailkatuak: HC Gomel, Eslovakiako Iuventa Michalovce eta Holandako Sercodak Dalfsen.
Bigarren txandan (urriaren 15 eta 22an) 16 kanporaketa interesgarriak bizi izango dira, besteak beste, Alemaniako Bietigheim taldea Errumaniako Corona Brasov taldearen aurka edo Érd eta Issy Parisen artekoa, Oldenburg eta Fleury, Byasen eta Tertnes Bergen Norvegiako derbia, Lada Lada Norvegiako Vipers taldearen aurka eta Nantes ante Hungariako DVSC-TVP taldearen artekoa.
Hirugarren txandan zain dira Super Amara Bera Bera eta beste zazpi talde: Danimarkako TTH Holstebro eta Hungariako Dunaujvarosi, Cup Winners’ Cup eta EHFko txapeldunak eta Txapeldunen ligako atarikoetan garaipen bat eskuratu zutenak: Hypo NÖ, Podravka, Ankara Yenimahalle, Indeco Conversano (ITA) eta MKS Selgros Lublin (POL). Urriaren 25ean izango da zozketa eta, zerrendaburu izanik, Super Amara Bera Berak talde hauek ekidituko dira eta, teorian, hauetako beste lau: Viborg, Érd, Fleury, Roman, Lada, Randers, DVSC-TVP edo Metzingen. Azaroaren 11n eta 19an jokatuko dira 12 kanporaketa, EHFko multzoen fasea estrenatzea izango da erronka, Txapeldunen ligako lehenengo ligaxkan laugarrenak gelditzen diren taldeekin osatuko dena.
Txapeldunen liga
Urriaren 15ean ekingo diote Txapeldunen ligako multzoen faseari. Aurreneko aldiz bost herri: Danimarkak, Hungariak, Norvegiak, Errusiak eta Alemaniak bina talde izango dituzte bertan. Horiekin batera izango dira Frantziako Metz, Mazedoniako Vardar, Montenegroko Buducnost, Suediako Savehöf, Errumaniako Bucaresti txapelduna eta Esloveniako Krim Mercator.
Defentsan orekarik ez dagoenean, Martínez eta Sans jokalariei bi kanporaketa adierazi dietenean atsedenaldira iritsi aurretik, Super Amara Bera Berak erasoan dituen baliabideei eutsi die gaur Elche Mustang gainditzeko (27-29) Carrus pista zailan.
Ez dira gipuzkoarrak ohituta dauden gol kopuruak, garaipenari indar gehiago ematen diena. Elche aurretik jarri da markagailuan (2-0, 5-2 eta 7-3) Musons eta Vicente pibotea protagonista gisa. Super Amara Bera Berari gola egiten kosta zaio, 4. minutuan Ana Martínezek egin duelarik, ondoren Arrojeria eta Etxeberriak asmatu dute. Puchek Sans eta Martínez erdian kokatu ditu, Etxeberria eta Arrojeria ondoan, Aramendia eta Fernández hegaletan eta Zugarrondo atepean. Baina defentsari arazoak sortu dizkio Musons jokalariak (lau gol 11 minutuetan).
Gipuzkoarrak asmatzen hasi dira Etxeberriarekin eta Fernándezek hutseneak aurkitu ditu. Super Amara Bera Bera berdindu du partida (18. min 8-8) 1-5 partzialarekin baina Ivet Musonsek ardura hartzen jarraitzem zuen.
Puchek Elorza eta López sartu ditu eta Aramendia eta Martínezen golei esker, Super Amara Bera Bera aurretik jarri da aurreneko aldiz 22 minutuan. Halere, kanporaketak iritsi dira orduan Sans eta Martínezentzat eta beste bat Elorzarentzat. Gema Gómez bitarte, Elche Mustang 13-13 heldu da atsedenaldira.
Ederrak ireki du bigaren zatia, Vicentek berdindu du segituan, Ezkurdiak erantzundu eta gauza bera egin dute Gómezek eta Arrojeriak (15-16). Bertakoen aurreneko kanporaketarekin Fernándezek tartea ireki du eta ondoren Ezkurdiak (16-19). Rocamorak partida gelditu eta bere taldea gol bakar batera jarri da.
Marta López eta Menéndezek abantaila eman diote Super Amarari. Eraginkor eraso jokoa –hamar gol 15 minutuetan- halere gero Trigueros atezaina agertu da eta Elchek berdindu du lehia 4-0 partzialarekin.
Puchek gelditu du norgehiagoka. Arrojeriak bolada txarrari amaiera jarri dio eta Lópezen kontraeraso batek, arnasa. Baina Gómezeta eta Musons jokalariek berdinketa lortu dute. Martínez aurretik jarri du Super Amara, Ezkurdia kanporatu dute eta Gómezek berdindu du berriro. Martínezek asmatu du eta Rocamorak hutsartea eskatu du 43 segundu falta zirela azken jokaldi prestatze aldera, halere, Marta López izan da gola sartu duena.
Bi asteetan bost partidetako saioari amaiera jarri dio gaur Super Amara Bera Bera, azken bederatzi egunetan, lau norgehiagoka. Orain ia bi hilabeteetan astean hitzordu bakarra izango du taldeari ondo etorriko zaiona.
Fitxa: Elche Mustang 27, Super Amara Bera Bera 29
Elche Mustang 27 (13+14): Sempera, Ferreira (4), Musons (8), Flores (1), Gómez (8), Vicente (4), Hernández (2), Bermejo, Méndez, Saez, Castell eta Sempere (o.a.).
Super Amara Bera Bera 29 (13+16): Zugarrondo, Etxeberria (3), Martínez (6), Arrojeria (3), Sans, Fernández (6) eta Aramendia (1) –titular- Ederra (1), Elorza, López (6), Menéndez 1), Ezkurdia (2), Múgica eta Odriozola (o.a.)
Epaileak: Josep Millan eta Jordi Quintanar (Catalunya)
Kanporatuak: Flores (2) Elche Munstag taldetik eta Martínez (2), Sans (2), Elorza, Menéndez eta Ezkurdia Super Amaratik
Partzialak: 2-1, 6-3, 7-6, 9-8, 10-11, 13-13 –atsedenaldia- 15-17, 18-19, 20-22, 22-24, 24-26 eta 27-29
Bera Berako harrobia aurredenboraldia burutzen ari da eta asteburu honetan hiru hitzordu ditu. Alde batetik, Bilbotik gertu, Miribilla, San Adrián eta Zabala jaien inguruan lau partida antolatu dira larunbatean, 9,30etatik aurrera infantil mailako bat, kadete mailako bi eta jubenil mailako bakarra.
Arratsaldean Bidebietan, Bera Berako taldeak elkarren aurka arituko dira. 14etan mutilen kadete taldeak nesken jubenil taldea izango dute aurrean; 15,30etan infantil mailako taldeen arteko lagunartekoa izango da eta 17etan mutilen kadete mutilek infantil mutilen aurka arituko dira.
Igande goizean 11,45etatik 14etara, Bidebitak hiru talde hartuko ditu senior mailan. Bera Beraz gain, lehia irekiko duten Zarautzek eta Beti Onakek parte hartuko dute.
Euskal selekzioak
Elene Vázquez eta Anne Gorostidi Bera Bera jokalariak deitu ditu jubenil mailako Euskal selekzioak Arrasateko Iturripe kiroldegian 15,30en entrenaldia burutzeko. Goizeko 9,30etarako egon beharko du infantil mailako euskal selekzioarekin Oihane Cao jokalaria.