Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak gaur eguardian Bidebietan bigarren fitxaketa aurkeztu du datorren denboraldirako, Patri Elorza internazionala, hortaz “hiru urtetan nire etxera izan zena itzuliko naiz”. Bera Beraren deia jaso ostean “ez nuen gehiegi pentsatu” onartu du arabarrak, “plantillan lagunak ditu, ia taldekide gehienak ezagutzen ditut, Puche ere bai azken denboraldian hilabete gutxi izan ziren baina oso gustora egon nintzen eta badakit aurten ere oso ondo egon direla”. “Frantzian urtebete egin eta gero itzultzeko gogoa nuen” adierazi du Elorzak “etxetik kanpo egotea gogorra baita eta zer hobeto hona itzultzea baino, kluba maite du, ondo funtzionatzen du, taldea oso ondo dago eta laguntzera nator, eskarmentua jarriko diot”. Besançonen egindako egonaldiaz galdeturik, Elorzar aipatu du “atzerriko liga batean aritzeko nuen gogoa asetu dut, lehiaketa eta ikuskuzina oso bestelakoak dira, orain pozik nago”. Frantziako ligatik bi arlo azpimarratu ditu, batetik “fisikoki oso gogorrak dira” eta bestetik “oso ondo saltzen dute marketing aldetik, publikoak harmailak betetzen ditu beti”. Txapeldunen ligan egindako inskripzioaz galdetuta, Elorzak garrantzia eman dio “atarikoan egote hutsak arrakasta da azkeneko bi denboraldietan uko egin eta gero”. “Atarikoa pasatzea oso zaila izango da baina Europan ondo aritzea espero dugu” adierazi du. Helburuen artean ez da kokildu, “hiru tituluak berretsi eta Europan ahalik eta goraino iristea”. Bestetik, Tati Garmendiak aipatu du “luxuzko fitxaketa da Patri Elorzarena” eta azpimarratu du “duen eskarmentua, defentsa gehiago sendotzeko eta erasoan ere bere ekarpena egiteko”. Patri Elorza, Eli Pinedo, Ana Temprano, Ana Martínez eta Judith Sans deitu ditu Jorge Dueñasek Andorran ekainaren 27tik uztailaren 7ra bitartean burutuko egingo konzentraziora.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores