Eli Pinedo, Ana Temprano, Ana Martínez, Judith Sans eta atzo eguardian Bidebietan aurkeztu zen Patri Elorza sartu ditu Jorge Dueñasek 18 jokalarien zerrendan Andorran ekainaren 27tik uztailaren 7ra bitartean burutuko duten aurreneko konzentzazioan parte hartzeko.
Espainiako selekzioak abuztuaren 6an hasiko dituen Rioko joku Olinpikoak prestatzen hasiko da. Suediako Eurokopan sailkatze faseko azken bi partidak jokatzeko Dueñasek bete zuen deialdiari Ana Temprano eta Patri Elorza gehitu dira 18 jokalariak osatzeko.
Andorran Espainiak lan saioa uztailaren 7ra arte burutuko du eta astebeteko atsedena izan ostean uztailaren 14ean bigarren faseari ekingo diote -16 jokalariekin- Norvegian hiru lagunarteko jokatuko dituzte, Frantzia, Errumania eta Norvegia, azken bi hauek Joku Olinpikoetan aurkari izango dituenak Montenegro, Angola eta Brasilekin batera. Uztailaren 30ean Brasilera egingo dute bidaia 15 jokalariekin eta abuztuaren 6tik 21etara hirugarren Joku Olinpikoekin gozatuko dute.