EHFko hirugarren txandari dagokion joaneko partidan, Eslovakian ospatu zena lehengo igandean, Bera Berak porrota jaso zuen Iuventa Michalovce taldearen aurrean (34-29). Pucheren ustez “partida kontrolpean izan genuen baina taldeak ondo jokatu arren, azken minutuetan ihes egin ziguten eslovakiarrek, bakarrik jaurtiketetan kale egin genuen”. Horregatik dio bere jokalariek “guztia emango dute igandean Gaskan”. Partida 12etan izango da (ETB1), Maria Bennani eta Safia Bennani suediarrek zuzenduko dutena eta delegatua Joao Costa portugaldarra izango da.
Bere ustez, igandean Bera Berak pistara “disfrutatzera irten behar du, oso garrantzitsua da, bost goleko zama daramagu baina taldea arin baldin badago, gozatzen, lasai eta bost gol horiek kudeatzen aukera handiak ditugu”.
Era berean, Puchek zalegoei dei berezi bat bidali die. “Etxean jokatzen dugula nabaritu behar dugu. Eslovakian presio handia izan zen eta zaletuak ohiu ugari eta hori nahi dugu Gaskan, horregatik gonbitea luzatu nahi dut iganderako”. “Ziurtzat dute –jarraitzen du entrenatzaileak- eskubaloiarekin gozatuko dutela, taldeak guztia emango duela eta jendea goza araziko dugu Europako lehiaketa batean gainera”.
Aurkariaz galdetuta, hasteko “bere flair play eza” salatu du, izan ere, partida telebistaz zuzenean eskaini arren “ez digute bideorik eman”. Iuventa Michalovce taldeaz adierazi du “guk espero genuena egin zuen, halere, partidan ginen eta azken jaurtiketetan ez genuen asmatu eta hor ireki zen aldea baina Bera Bera hobea espero dut igandean”. Eslovakiarren jokuaz “kanpoko jaurtiketa” da bere kezka nagusiena, “bederatzi metroetatik haratago”, halere, astean zehar egingo duten lanarekin eta zalegoen babesarekin kanporaketa gainditzeko aukerak ikusten ditu Montse Puchek.
Bera Bera gaur arratsaldean entrenatuko da Bidebietan, bihar Gaskan; Iuventa Michalovce aldiz ostiral gauean iritsiko da eta larunbat arratsaldez entrenatuko da.
Hortaz, Reyes Carrere entrenatzaile zelarik 2010-11 eta 2011-12 denboraldietan egon zen taldera itzuliko da kantabriarra. Bea Fernándezek ligan 105 gol sartu zituen lehenengo denboraldian eta 114, bigarrenean, Liga eta Kopako azpitxapeldun gelditu zelarik. Hurrengo urtean Frantziako Fleury Loiret taldeak fitxatu zuen eta bertan igaro ditu lau denboraldiak, liga, Frantziako Kopa eta LFH delako kopa irabazi eta iaz Errekopako finalista izan zelarik.
Lehengo astelehenean Bea Fernándezek arrazoi pertsonalak medio Fleury Loiret taldea utzi zuela zabaldu zen albistea. Frantziako klubak eginiko komunikatuan Bea Fernándezek kirol arloan eta pertsonalki eman duena goraipatu zuen.
Bera Berarentzat oso jokalari garrantzitsua da plantilla laburra eta lesioak medio are laburrago. Horrez gain, kluba ezagutzen du, taldekideak izango direnak ia guztiak, kirola maila altuago du orain eta Bera Berak aukera on bati heldu dio, batez ere, jokalariaren jarrera ezin hobea izan da eta txalotzekoa.
Biharko prentsaurrekoan, Montse Puchek EHFko itzulera partidaren inguruan eskaini behar zuena, igandean Gaskan Iuventa Michalovceren aurkako partida komentatzeko alegia, Tati Garmendiak fitxaketa baloratuko du.
Bestetik, Bea Fernández azaroaren 23tik 29ra bitartean Gijonen Espainiako selekzioak burutuko duen konzentrazioan izango da eta litekeena da aurkezpena urtarrilean egitea Bidebietan.