Horretarako, Ángel Sandoval hautatzaileak Bera Berako lau jokalari deitu ditu: Esther Arrojeria, Ana Martínez, Judith Sans eta Maite Zugarrondo. Unibertsitate mailako selekzioaren asmoa da 2016ko ekaineko jokuetan parte hartzea.
Angolako selekzioaren aurkako partidak izango dira astelehenean 20etan, Getxoko Gobelan; asteazkenean Faduran 20,30etan eta Euskadirekin ostiralean 19,30etan Gobelan.
Puchek onartu du ere bai taldeak konfindatza galdu zuela ligan bi porrotak jarrain jaso ostean “baina azkeneko partidetan –BM Porriño eta Jofemesa Oviedo- indartu gara eta pozik eta ilusio handiz guztia ematera joango gara”. Horrelako partidak ezberdin prestatzen diren galdeturik,
Puchek adierazi du “berdina egiten saiatzen gara” baina ere berean aipatu du “motibazioa eta taldearen gogoa handiagoa da eta puntu hori aprobetxatu behar dugu”.
Bere ustez, helburua da “kanporaketa gainditzea zaila izan arren” aipatuz Iuventa Michalovce “talde indartsua dela, handia, ligan arazorik ez duena eta Europan lehiatu nahi duena”. Eslovakiako txapeldunak “lehenengo lerroko jokalariak dira aipagarrienak eta oso azkarrak dira kontraerasoan”. Jokalarien artean Puchek azpimarratu du Julia Kucher ukrainiarrak egiten duen lana “taldearen zama daramana”.
Oviedora bidaiatu zuten jokalariak eta Maitane Etxeberria joango dira Eslovakiara, “espero dezagun Maitanek taldeari laguntzea”.
Alba Menéndez: “Europan jarraitu nahi dugu”
Bestetik, Alba Menéndezek berretsi du EHF “gustoko dugun lehiaketa dela eta jokalariak irrikan gaude, liga ahaztu eta Europan guztia ematea”. Bere ustez taldea “ondo iritsi da” Europako kanporaketara eta beste urteetan baino “zailago” ikusten du kanporaketa.
Halere, “gainditzea espero dugu oso polita baita Europan kanporaketak pasatzea”.