Bera Bera

Select your language

Datorren 2016-17 denboraldirako Bera Bera Eskubaloiak fitxatu duen bigarren jokalaria Patricia Elorza da, hortaz, internazionala arabarra Bidebietara itzuliko da Frantziako ESBF Besançon taldean urtebete igaro ostean. Londreseko 2012ko Joku Olinpikoetan parte harte eta gero iritsi zen Elorza Bera Berara. Hiru denboraldietan zehar bere ekarpena, batez ere defentsan, azpimarragarria izan zen eta pasa den denboraldian Frantziako ligako esperientzia bizi nahi izan zuen ESBF Besançonekin. Igo berri den taldeak ondo lehiatu du eta play-offean sartzea lortu zuen. 32 urte dituela, alboko jokakariak beteranen sena eskainiko dio taldeari, defentsara moldatzeko ez du arazorik izango eta duen eskarmentuarekin zailtasun momentuetan lasaitasuna emango dio. Suediako Eurokopako sailkatze faseko azken bi partidetan egon ez bazen ere, antza Jorge Dueñasek deituko du ekainaren 27tik Andorran Espainiako selekzioak burutuko duen konzentraziora, Rioko Joku Olinpikoak prestatze aldera. Bera Berak datorren asteazkenean, hilak 22, aurkeztuko du Patri Elorza Bidebietan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores