Lau egunetan zehar osaturiko entrenaldi gogorrak bete ostean, Antequeran ekainaren 27tik uztailaren 2ra arte ospatuko den Unibertsitate mailako Mundiala jokatzeko osatu den Espainiako B selekzioak domina du helburu.
Sandoval eta Prades entrenatzaileen esanetara dira Maite Zugarrondo, Esther Arrojeria, Alba Menéndez eta Leire Aramendia. Ekainaren 27an egingo dute debuta Japónen aurka, asteartean Errumania izango da aurkaria eta asteazkenean, India. Hiru norgehiagokak Argüellesen 12,15etan. Hemen ikusgai Espainia vs Japon
Multzo bakoitzean aurreneko bi selekzioek dominak jokoan izango dituzte eta beste multzoan dira Uruguay, Polonia, Txekia eta Errusia. Uztailaren 1ean finalerdiak izango dira - 12,15etan - eta uztailaren 2an finala 14etatik aurrera (Eurosport).