Lehengo larunbatean Ciudad Realean ospaturiko Espainiako eskubaloi Federazioko Asanbladan, besteak beste, 2016-17 denboraldiko egutegia onartu zen. Irailaren 3an, aurreneko aldiz Superkopan neurtuko dituzte indarrak Bera Berak eta Prosetecnisa Zuazo Barakaldok –Kopako azpitxapendul gisa-. Hortaz, denboraldia asteburu horretan hasiera emango zaio eta dirudienez gizonezkoen Superkoparekin batera, Bartzelonak eta Anaitasunak burutuko dutena.
Loterías Liga irailaren 10ean hasiko da, Bera Berak Champions Leagueko multzoen fasean egon ahal izateko atarikoa jokatuko den asteburuan eta horrez gain, EHF Cup eta Challenge Cupeko aurreneko kanporaketa. Urriko -8 eta 9ean- ohiko etenaldia aurretik lau jardunaldia jokatuko dira eta ondoren sei partida eta Kopako aurreneko, Bera Berak jokatuko ez duena. Astean zehar jardunaldia ospatuko da –azaroaren 1 eta 2an- guztira 10 jardunaldi urtea amaitu bitartean.
Bera Berak Txapeldun Ligan aurrera egingo balu irailaren 3tik azaroaren 20ra bitartean 19 partida jokatuko lituzte.
2017an urtarrilaren 14ean itzuliko da liga bost jardunaldi burutzeko, horren ostean, Kopako final-zortzirenak jokatuko dira eta azkeneko hamaika partidak osatzeko hiru etenaldi: martxoaren 18 eta 19an, apirilaren 15 eta 16an Aste Santua dela eta eta Kopako zortziko finala apirilaren 28tik 30era bitartean. Kopa ostean, maiatzaren 27ra bitartean, lau jardunaldi.
Hortaz, Europako ibilbidearekin erronkaz beteriko 2016-17 denboraldia izango da Bera Berarentzat.