EHFk onartu du Super Amara Bera Berarem proposamena Txapeldunen ligako atarikoa antolatzeko eta, hortaz, Donostian izango da irailaren 9 eta 10ean.
Ekainaren 29an Vienan egindako zozketaren arabera, Super Amara Bera Bera finalerdietan Austriako Hypo historikoa izango du aurreran eta beste kanporaketan Alemaniako HC Leipzig faboritoa eta Bielorrusiako HC Gomel taldeen artean izango da. EHFk fasea antolatzeko lehentasuna alemaniarren esku utzi zuen, ondoren austriarren esku baina hasiera batean inork ez zuen proposamenik luzatu atarikoa hartzeko.
Kontxako bigarren igandea izanik, Super Amara Bera Berak irailaren 9a –ostirala (jai Gipuzkoan) eta irailaren 10a, larunbata proposatu zion EHFri, ordutegiak zehazteke, izan ere, ETBk eskainiko baititu partidak.
Ekimen honekin, Super Amara Bera Berak Txapeldunen liga Donostiara berriro ekartzea lortu du, 2013ko multzoen fasean parte hartu eta gero.