Espainiako eskubaloi Federazion egindako zozketaren arabera, Super Amara Bera Berari Bidebietan Aula Valladolid taldearekin hastea egokitu zaio Loterías Ligako 2016-17 denboraldia, maiatzaren 27an Leonen amaituko duelarik. Txapeldunen ligako atarikoarekin bat egiten duenez –irailak 9 eta 10 Donostian burutuko dena-, Super Amara Bera Berak aurreratu edo atzeratu beharko du ligako lehenengo partida.
Hortik aurrera Mediterraneoko hiru aurkariak izango ditu jarraian: Elche Mustang, Canyamelar Valencia etxean hartuko du eta Granollersera egingo du bidaia urriaren 1ean. Urriaren 15ean astebeteko etenaldi ostean Málagako taldea agertuko da Bidebietan, orain Rincón Fertilidad deiturikoa eta horren ostean igo berri direnak urriaren 22an Super Amara Bera Berak Gijónen Mavi Nuevas Tecnologías izango du aurrean eta astebete beranduago Bidebietan debutari izango dira BM Base Villaverde madrildarrak.
Azaroan egutegia zailagoa da gipuzkoarrentzat, Loterías Ligako lehenengo faseari amaiera jartzeko, izan ere, Alcobendasen eta Porriñon arituko delako eta tartean Mecalia Atlético Guardés, Bidebietan.
2017 urte hasiera, mamitsua. Super Amara Bera Bera Rocasa hartuko du urtea irekitzeko urtarrilaren 14ean, gipuzkoarrak Barakaldon arituko dira ondoren Prosetecnisa Zuazorekin eta lehenengo itzulia amaitzeko Esencia 27 ULE Cleba León Donostian izango da urtarrilaren 28an.
Otsailean, bi partida. Valladolidera eta Elche Mustang, Bidebietan. Otsailaren 18an Kopako kanporaketan ez du parte hartuko Super Amara Bera Berak, hurrengo bidaia Valentziara egingo duena. KH7 Granollers Bidebietan eta Malagara martxoaren 11n. Beste etenaldia eta hiru jardunaldi Aste Santu aurretik: Mavi Nuevas Tecnologías Bidebietan, Madridera Base Villaverde bisitatzera eta Helvetia Alcobendas Donostian. Aste Santua behin pasaturik eta Kopa aurretik, A Guardara.
Kopa ostean, maiatzean, Super Amara Bera Berak BM Porriño hartuko du Bidebietan, horren ostean Teldera egingo du bidaia –ia ohikoa bihurtzen ari dena- eta Liga amaituko du Bidebietan Prosetecnisa Zuazo Barakaldorekin eta Leonen, hau ere ia tradizionala.
Ikus Liga Loterías egutegia
Europa
Hori guztia Europako partidak kontatu gabe. Super Amara Bera Berak Txapeldunen ligako multzoe faserako txartela lortuz gero urriaren 12tik azaroaren 19ra arte, astean bi partida jokatuko lituzke: Rincón Fertilidad Bidebieta (U12), Astrakhanochka (U16), Gijón (U19), Vardar Donostian (U22), Base Villaverde Bidebietan (U26), FTC Gascan (U29), Alcobendasen (A2), Budapesten (A5), Guardés Bidebietan (A9), Astrakhanochka Gascan (A12), Porriño (A16) eta amaiera Skopjen Macedonian azaroaren 19an.
Donostiarrek partida bakarra irabaziz gero EHFko hirugarren kanporaketari ekingo diote azaroaren 12 eta 19an, hortaz, galiziarren aurkako partidak aurreratuko lirateko Guardesen aurkakoa - Challengeko norgehiagoka dute ere bai- eta Porriñora bidaia. Atarikoan bi partida galduz gero urrian sartuko litzateke Super Amara Bera Bera EHFn.
2017ari begira, Super Amara Bera Bera Txapeldunen ligan arituz gero, beste sei partida ziurtaturik ditu, Txapeldunen ligan bertan edo EHFko multzoko fasean.