Matxalen Ziarsolo, Bea Fernández eta Tania Yáñez erretiroa hartuta, ez da uda lasaia izan Super Amara Bera Berarentzat, izan ere, bi lan esparru ireki zituelako, batetik, gainontzeko jokalarien errenobazioa ziurtatzea eta premia gehien duten postuak indartzea eta jakin, Super Amararen babeslegoa lotu.
Arestian aipaturiko hiru jokalarian izan ezik, hiru tituluak eskuratu zuen plantilla Bidebietan mantentzea lortu du Tati Garmendiak, hortaz, denboraldia berme handiarekin hasiko du taldeak. Hortik aurrera, Leire Aramendiak esker hegalekoa indartuko du, Patri Elorzak aurreneko lerroa eta Marta Lópezek eskuin hegalekoa. Horrez gain, Zarautzen utzita bi denboraldi burutu ostean Bidebitan geldituko da Andrea Zaldua, medikuaren alta jaso duena eta Maialen Múgica taldekideen erritmora jarriko da iaz belaunean izandako lesioa behin gaindituta.
Joku Olinpikoetan arituko direnak faltan izango dira, alegia.
Harrobiko hainbat jokalarik ere aurredenboraldia burutuko dute: Eider Lizarbe, Maialen Husillos, Lur Errekondo, Ainhoa Etxeberria, Elene Vázquez, Irati Kamio, Ermuako Errotabarrin aritzen den Ane Encina eta Super Amara Bera Bera beste bi gipuzkoarrekin harremanetan dago Bidebietan entrenatzaen aritzeko.
Entrenatzaileen aldetik, nobedade bakarra da Gorka Núñez prestatzaile fisikoarena, Iker Fernández ordezkatuko duena.
Super Amara Bera Bera uztailaren 28an elkartuko da eta komunikabideen aurrean uztailaren 29an jarriko da. Hori baino lehenago, Donostiara egindako bidaia aprobetxaturik, Super Amara Bera Berak Marta López aurkeztuko du asteartean.
Lagunartekoak
Bost lagunarteko itxi ditu dagoeneko Super Amara Bera Berak. Iaz bezala, Celles sur Belle taldeak antolatu duen txapelketan parte hartuko du Super Amara Bera Berak, abuztuaren 18tik 20ra bitartean, Frantzian. Aurten elitera igo diren Celles sur Belle bera eta Tourseko Chambray –Nely Carla arituko da bertan- taldeak izango ditu aurkari.
Horrez gain, Egiako nazioarteko txapelketa jokatuko du Prosetecnisa Zuazo Barakaldo, Helvetia Alcobendas eta Celles sur Belle taldeekin batera. Bidebietan izango dira bi partida abuztuaren 25ean eta Egian beste bi larubat goizean, 27an. Abuztuaren 31n Bergaran Kilometroak egitasmoaren aldeko partida jokatuko dute Super Amara Bera Berak eta Aiala Zarautz taldeek eta irailaren 3an (18etan) denboraldiari ofizialki hasiera emango diote gipuzkoarrek Superkoparekin Iruñako Anaitasuna kiroldegian.