Super Amara Bera Berak azken fitxaketa aurkeztu du, Marta López internazionala. Donostiatik pasatu dela aprobetxatuz, Brasilera Joku Olinpikoak jokatzera. Montse Puche entrenatzaileak hartu du jokalaria La Perlako terrazan.
26 urteko malako hegalekoak Frantziak Fleury taldean egin ditu hiru urte arrakastsuak, Liga, Frantziako Kopa eta Ligako kopa eskuratuz, eskuin hegaleko onena birritan izendatu zutelarik. Marta Lópezek onartu du “Frantzian urte onak pasatu arren, aurten aldaketa behar nuen eta motibazio berri bat”. Hortaz internazionalak “itzultzea burutik pasa zitzaidan eta lehenengo aukera Bera Bera zen niretzat” adierazi du.
Montse Puchek zuzentzen duen taldeaz galdeturik, “osaturik dago eta elkarrekin lan ona burutu dute. Selekzioko jokalariekin bat egin dut eta Judith Sans eta Ana Martínez oso ondo iritsi dira, lan bikaina burutu duten seinale”. Bere ekarpenaz aitortu du “zaleek onena ematea espero dute eta denboraldian horrela izatea nahi nuke”.